Fantikorena etxean kokatua, estilo eta materialei begira Olloibarreko eraikuntza berezia dugu. Eraikuntzaren euskarriak harri sendozko zortzi zutabe basamentudunek osatzen dituzte, eta haien gainean, habetzan gangatuen laguntzaz mihiztatu eta txarrantxaturik, fuste bana pisu bakoitzean. Horrela, bada, egiturak ez du barreneko paretarik behar. Teilatua lau isurialdekoa da. XVII. mendeko herri arkitekturaren barrenean dago 1641.ean eginda.
Beraz, bada, publikoak gizartearen atalak bere esparruan ikusteko aukera izan dezake, Euskal Herrian zehar, baita gizakiak garaiz garai izan duen eboluzioa eta bizimoduaren ikuspegi argia ere.
Ehun gremio baino gehiagok erdietsitako 8.000 bat objetu ezberdin zaintzen dira, bereziak guztiak bere aintzinatasun, estilo, erabilera edo jatorriarengatik. Horrela, ikusleak eguneroko bizimoduak dakartzan arazoei aurre egiteko herriaren jakintzak duen garrantzia baloratu ahal du. Helburu hori erdietsi nahian, objetuak paratu eta giroa sortzean dagoen didaktismoa azpimarratu behar dira.
Ulibarrenaren bilduma etengabe hobetu eta haunditu da. 1986an Artetara eraman zuten, Joxe Miel Barandiaranek berrinauguratu zuen tokian, eta Olloko Udala aitabitxi izan zen. Fundazioarekin elkarlana eta laguntza museologikorako hitzarmen bat sinatu ondoren, Nafarroko gobernuak bere museo sarean sartu zuen.
24 urte ondoren, 2010 urtean, Nafarroko Gobernuak bukatutzat eman zuen museoak jasotzen zituen ikerketa eta antolatzerako laguntza. Museo-lege berriaz Fantikorena etxeko parte garrantzitsua museoa bezala baliogabetuta geratzen da.
Gaur egun Fundazioak mantentzen du museoa boluntario eta kolaboratzaileen laguntzari esker.
- Sarrera:
Eraikuntzaren aurrealdean, bisitariak gremioek egindako orga sail bat topatzen du, baita bidai gurdiak, eultzi haundiak eta zapagailu bat. Halaber, maiz aurkitu dezake ere Joxe Ulibarrena lantokian Lanean.
- Beheko solairua:
Haien bolumen eta pisua direla medio, hemen gremio hauekin lotura duten tresna hauek aurki daitezke: garraioa, ohalgintza, abelazkuntza, harozkintza, nekazaritza, okintza, eraikuntza, arrantza, zurgintza, kaikugilea, kuberoa, harrigintza, artzaigintza, gaztagilea, eztigilea, uhalgintza eta ardogintza.
- Lehenbiziko solairua:
Fantikorenako sukalde antzina dago, osoa, tresnez hornitua. Erdiko tximinian integraturik bada ere labe haundi bat, eta ganga egiteko erabili zuten teknika ikus daiteke. Ondoan horma-armairua dugu, lau atekoa 1641ean eginda, etxearekin batera. Halaber, gelak eta logelak bisita daitezke. Hauek, aintzineko jantzi, oihal, brodatuak, eta josteko makinaz beterik daude.
- Bigarren solairua:
Bisitariak gaika antolatutako hainbat gelatxotan jostailuak, kirolak, musika, botika, zinea eta argazkigintza ikus ditzake. Bestalde, badago ere mitologiako eta sinismeneko tresnak gordetzen dituen gela ilun bat ere.
- Hirugarren solairua:
Toki hau lehen ganbara eta gero etxebizitza izan zen. XX mendeko sukaldea, bainu-gela eta labe bat aurki daitezke. Garbiketa tresnak orokorrean, bainu-ontziak, eta ileapaindegiko tresnak daude bainu-gela ondoan. Sukalde ondoan berriz , sakiz beteta dagoen gela bat ikus daiteke eta, ondoko gelatxo batean, toki ezberdinetan bildutako zeramika piezak daude. Eskailerak igoz Ollaranen ikusmen ederra duen Goñiko Teodosioren aretoa aurkitzen dugu.