Pintorea. Bergaran 1887an jaioa, Donostian hil zen 1948an.
Autodidakta, Alejandrino Iruretarekin ikasketak egin bazituen ere. 1924an Zarautzera joan zen bizitzera eta bertan bizi izan zen denboraldi batez. Nazioarteko kritikak paisaia-margolari bikaintzat jo izan du: bere lan ederrak Euskal Herrian egin zituen eta haiekin Amerikako herrialdeetan aurkeztu zen, arrakasta artistiko eta ekonomiko handiak lortuz. Erakusketarik onenak Argentinako Errepublikan, Mexikon, Txilen, Uruguain eta beste hainbat lekutan egin ditu, eta ia bere koadro guztiak herrialde horietan daude, bilduma partikularretan. 1926 eta 1932 urteetan Madrilgo Arte Ederren Erakusketa Nazionaletan parte hartu zuen, eta Sol otoñal, Guipúzcoa y Errezil izeneko lanak aurkeztu zituen.