Pintoreak

Irureta Artola, Alexandrino

Pintorea, Tolosan (Gipuzkoa) jaioa, 1854ko maiatzaren 13an, Donostian hil zen, 1912ko abuztuaren 27an.

Tolosan hasi zen, Laureano Gordonekin, eta gero Gasteizen eta Bartzelonan jarraitu zuen. Madrilgo Pintura, Eskultura eta Grabatuaren Eskola Berezian egin zituen ikasketak, eta, ondoren, Erroman, Gipuzkoako Foru Aldundiaren pentsiodun gisa. Era berean, Madrazo eta Villegas jaunen ikaslea izan zen. Errealismoz beteriko genero koadroak margotu zituen, eta bere lan distiratsuaren zatirik handiena artelanen bildumagileek dute. Kritikak erretratugile eta paisajista bikaintzat jo zuen.

1881, 1890 eta 1892 urteetan Madrilen egin ziren Arte Ederren Erakusketa Nazionaletan parte hartu zuen. Donostiako Arte eta Lanbide Eskolako irakasle (1882) eta zuzendariorde (1910) izan zen. Bere ikasketekin ezarri zen Erroman eta Donostian, eta pinturan ospetsu izatera iritsi ziren artista asko izan zituen jarraitzaile, besteak beste, Pablo Vecino. Oso artista serioa izan zen, orekatua; baina egun batean oreka hautsi, bere estudioko leiho bat ireki eta bere burua bota zuen, berehala hilez. Echenagusía lagun eta margolariaren omenezko hilondoko erakusketaren inaugurazio bezperan izan zen.

Bere erretratu aipagarrienak: Carmelo Echegaray, Pablo Sarasate, Galán, Mi hijas, Cuatro generación de la familia del marqués de Rocaverde, hamalau figura dituen lana. Donostiako San Telmo Museoan eta Madrilgo Arte Modernoko Museoan, artista honen obrak kontserbatzen dira, berrogeita hemezortzi urte zituela hil baitzen.