Kulturalak

Kresala Dantza Taldea

Kresala euskal dantza taldea Konpainia, 1968. urtean sortu zen Donostian Gene Yurre dantzari profesionalaren zuzendaritzapean. Norabide desberdina duen eredu aitzindari bati hasiera emango dio, antzerki folklore ekoizpen berriak eskainiz, jendearen esker ona jaso duten Iruleak, Maskarada edo Ioiak bezalako obrek osaturiko dantza programak sortuz.

1993. urteaz geroztik Faustino Aranzabal da KRESALA euskal dantza taldea Konpainiaren Zuzendari Artistikoa. Sortu ahal izateko inspirazio iturritzat tradizioa hartuz, dantza antzerki berritzailea egiten du, abentura nahiz arriskuaren emozioari bidea irekiz, hogeita hamar koreografia obratik gora sortu du, besteak beste, Sokadantzan, Besta Berri, Aratustea, Marixe, Sehaska, Ayres for the theatre, Buba eta Bubu, Dantza patrikan, Hala ere, Argia edo Keinuka. Formatu ezberdinetan sorturiko ikuskizunak dira guztiak, heldu nahiz haurrei zuzenduriko lanak.

Buruturiko lan horrek, euskal dantzak interes handiko eszenatokietan ikusteko aukera ahalbidetu du, berezko eta aitorturiko kalitatea duen produktu kultural moduan onartua izanik. Egun etorkizunari begira proposamen berriak aurkezten ditu. Artearen beste zenbait atalekin elkarri eraginez lanean jardun da, hainbat diziplinekin elkarlanean arituz. Genero berri horrek "ekintzen praktikatik jakintza berreskuratu, ekintza nahiz hausnarketan oinarriturik jakintza sortuz" lelopean, egungo behar artistikoei erantzuna ematen saiatzen da.

Atzerrian bidaiak egiten ditu, eta hainbat ekimenetan esku hartzen du. Suitza, Finlandia, Ingalaterra, Holanda, Danimarka nahiz Alemaniako Musika eta Dantza Jaialdietan parte hartzen du. Horietan eginiko lanarengatik hainbat sari jaso ditu, esaterako, Gales-en, Llangollen-eko Nazioarteko Dantza Sari Nagusian lehen saria; Kroazian, Zagreb-eko Nazioarteko Dantza Sari Nagusian lehen saria; Dijon-eko Jaialdian Urrezko Lepokoa; San Giovani Rotondo-ko Nazioarteko Dantza Saria; Donostiako Hiritar Merituaren Ohorezko Domina; Eskozian, Alberdeen-eko International Youth Festival Folk Dance-ean gonbidapen berezia, etab.

Gune alternatiboetan erakusketak eskaintzen ditu eta Euskal Herriko antzerki sarean programazio finkoak ditu beste talde batzuekin kartel burua osatuz. Beste hainbat ekimen ere bideratzen ditu, besteak beste, Zinema grabaketa audiobisualak nahiz zenbait diziplinatako artista ezberdinekin elkarlanak, antzerki eta dantza konpainiak, arte laborategi-zentroak, orkestrak eta musika esperimental nahiz zaharreko taldeak.