Pintoreak

Godbarge, Henri

1872an Bordelen jaiotako pintore eta arkitektoa. Donibane Lohizunen hil zen 1946an.

1895ean (gutxi gorabehera) Pariseko Arte Ederretako Eskolako ikasle izan zen. Donibane Lohizunen (Lapurdi) finkatu zen 1908 aldera eta Groupe des Neuf (Bederatzien taldea) taldeko kide izan zen Ramiro Arrue, Choquet, Charles Colin, Labrouche, Masson, Perico Ribera, Vitrac eta Georges Berges (edo Domergue) lagun zituela. Euskal Herriko eta landetako estiloa bultzatu zuen eta mugimendu erregionalistako (neoeuskalduna) teoriko izan zen lehen mundu-gerra amaitzean. 1931n Arts Basques anciens et modernes. Origine, évolution (Éditions Chabas, Hossegor) argitaratu zuen. Argitalpen horretan autoreak egindako 21 marrazki eta 35 erreprodukzio jasotzen dira.

  • 1913: Baiona eta Miarritzeko Exposition de la Société des Amis des Arts delakoan Un coin de ruines du château de Fontarabie aurkeztu zuen.
  • 1919: Baiona, Frantzia-Belgika Erakusketan parte hartu zuen La rue de l'escalier à Ciboure eta Le vieux port d'Ascain obrak aurkeztuta.
  • 1923: Donibane Lohizune, Groupe des Neuf taldearekin erakusketa antolatu zuen.
  • 1924: Miarritze, Chaumière delakoan zenbait akuarela eta marrazki jarri zituen ikusgai, horien artean hauek: Paysage d'Ascain, Le Soleil couchant à Ciboure eta Vieux ponts à Baigorri ; Bordele, Salon des Arts Décoratifs delakoan parte hartu zuen eta ohorezko domina eskuratu.
  • 1927: Baiona, Portail de Saint-Gilles obra jarri zuen erakusgai Groupe des Neuf taldearekin Euskal Museoan. "Godbarge bidaiari itzela da eta La Rochelletik Veneziara garamatza, tartean, Donibane Lohizune, Capbreton, Saint-Gilles du Gard edota Burgos zeharkatuz".
  • 1931: Paris, Saint-Jean-Pied-de-Port aretoan aurkezpena egin zuen (marrazkia).
  • 1933: Paris, Vieille maison à Ainhoa (arkatza) obrarekin parte hartu zuen aretoan.

Baionako Euskal eta Historiaren Museoan: La Rue de Midi à Saint-Jean-de-Luz (olio-pintura kontratxapatua), Rue d'Ainhoa (olio-pintura), Pau (1914, akuarela).

Arkitekto modura: Villa Rêver, peindre, chasser (1925), Hossegor, landako Roger Sourgen pintorearentzat; Villa La Marfée, Jatxou (1925-1926); Sporting Casino de Hossegor (1927, Gomez anaien lankidetzarekin); "Mendixka" Etxearen aldaketak, Urruña (1927) Plaisir de France saria eman ziona 1936ko erakusketan; Donibane Lohizuneko Villa "Amusteguia"; Ziburuko Villa "Irrintzina" M. Chaponentzat, Villa "Bake Etchea" Wagram printzesarentzat Getarian (Iparraldea), Villa "Usoteguia" Arcangueseko markesarentzat.

  • PLAZAOLA ARTOLA, Juan. Historia del arte Vasco. Siglo XX. Etor.-Ostoa. Lasarte-Oria, 2003.