Saskibaloiko entrenatzailea. Donostiako Klub Atletikoaren prestatzailea, gero Frantzian aritu zen trebatzen, non prestatzaile gisa arrakasta entzutetsuak lortu zituen. 1975ean Dicoproga taldea, Don Boscokoak ziren mutilak osatutakoa, entrenatzera itzuli zen Gipuzkoara. Taldea mailarik gorenarena iristea lortu zuen, eta gipuzkoar saskibaloia profesionala bihurtzeko lanetan jarraitu zuen estatu mailan benetan lehiakorra izan zedin. 1978an lehen euskal saskibaloi taldearen, Donostiako Askatuak, entrenamenduen zuzentzailea izan zen, taldea Discosetik eratorria zen, berau Dicoprogaren ordezkoa izanik. Espainiar Federazio Nazionaleko azken hauteskundetan hautagaia izan zen nahiz eta bere lana lekutasunezkoa besterik ez izan. Saportarekin izan zituen liskarrak baretuak ziruditen, harekin elkarlanean aritzea onartu baitzuen 1986ko Munduko Txapelketaren antolamenduan. Donostian hil zen 1982ko abenduaren 7an.
