Erakundeak

Onkologikoa

Kutxaren Institutu Onkologikoa

Onkologikoa, minbiziaren prebentzio, diagnostiko eta tratamendura zuzenduriko zentroa da. Egitura funtzionala izanik, jakintza-alor anitzeko Unitate Funtzionaletan oinarritzen da. Honela, kasu bakoitza dagokion Unitate Funtzionalean aztertuko da, paziente bakoitzarentzat plan terapeutiko berezi eta propioa eskainiz.

Historia Kliniko Elektronikoa nahiz Irudi Digitala erabiltzen dira eta zentroa, punta-puntako teknologia erabiltzen duen eraikin berezi batean kokaturik aurkitzen da.

Eusko Jaurlaritzako Osasun-Sailarekin hitzarmena du, Gizarte-Segurantzako Erregimen Orokorreko gaixoen arreta bere gain har dezan. Era berean, Aseguru Libreetako pazienteak nahiz paziente pribatuak ere tratatzen dira bertan.

Egun Donostiako Miramon ospital-gunean kokatzen den arren, 1928. urtean osatu zen Gipuzkoako Minbiziaren kontrako Liga, Mª Cristina Erregina lehendakari zelarik. Honela, Gipuzkoako Diputazioaren babespean, Minbiziaren kontrako Institutua sortu zen. Gipuzkoako Diputazioa eta Donostiako Udalaz gain, beste zenbait erakundek ere diru-ekarpenak egin zituzten (garaiko Gipuzkoako Aurrezki-Kutxa Probintziala adibidez). Eraikitako etxeari "Alfonso XIII. Institutua" izena eman zitzaion.

Errepublikaren aldarrikatzea zela eta eraikinaren lanak bertan behera geratu ziren, 1933. urtean eraikina amaitu zen "Gipuzkoako Institutu Erradio-Kirurgikoa" izena emanaz. Luis Ayestaran izan zen Zentroaren fundatzaile eta aurreneko Zuzendaria.

1946. urtean Gipuzkoako Aurrezki-Kutxa Probintzialak oparitan emandako Erradioterapiako instalazio berri bat inauguratu zen. Eta 1952. urtean, zailtasun ekonomikoak zirela eta, erakunde honek zentroaren mantenimendua bere gain hartu zuen. 1954. urtean aldiz, lehenengo lankidetza-hitzarmena sinatu zen Gizarte-Segurantzaren eta Institutu Erradio-Kirurgikoaren artean.

1963. urtean aurreneko kobalto-bonba inauguratu zen eta urte batzuk beranduago eraikina handitzeko lanak hasi ziren. Obrak 1974. urtean amaitu ziren Erradiofisikako Zerbitzua sortuz, eta Erradioterapiako zerbitzua eguneratuz.

1976an umetoki eta bularreko minbiziei buruzko diagnostiko goiztiarreko lehenengo kanpaina burutu zen, Medikuntza Nuklearreko zerbitzuak ere eskanikamera bat jaso zuelarik.

1978an, Institutu Onkologikoak lankidetzako hitzarmen berri bat sinatu zuen INSALUDekin, hitzarmen hau, Osakidetzak berea 1988. urtean egin zuelarik.

Urteetan zehar kalifikazio ezberdinak jaso ditu zentroak. Kirurgia osteko Erreanimazioko Unitate bat sortu zen 1989an eta zerbitzu ezberdinetako tresneria berritzeari ekin zion. Honela, lehenengo azeleradore lineala instalatu zen, Erradiodiagnostikoko Zerbitzuak OTA bat eskuratu zuen, etab.

1993an funtsezko aldaketa gertatu zen Institutu Onkologikoko zerbitzu desberdinen funtzio-dinamikan, aldaketa horrek Unitate Funtzionalen sorkuntzan gauzatu zelarik.

1997ean berrikuntza teknologikoaren jarraipena egin zen, Minbiziari aurre hartzeko Zentroa, Javier Barcaiztegui kalean kokatu eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak sustatu eta bultzaturiko Bularreko Minbiziaren Detekzio goiztiarreko programari hasiera eman zitzaiolarik.

Etengabeko berrikuntzaren bidetik jarraitu du zentruak. Honela, 2000. urtean, Tumore Bankua sortu zen eta Carlos III.a Ikerketa Onkologikoetarako Zentro Nazionalarekin erakunde arteko harremanak ezarri ziren.

2002ko urtean, berriz, ISO 9001/2000 Ziurtagiria lortu zuen Bularretako Unitateak.

2004. urtean Kutxak zentro berri bat sortzeko eta Institutu berriaren Plan Funtzionala egiteko erabakia hartu zuen. 2005ean laguntza psikiatrikoa eta prostatako krioterapia gehitu ziren, Zentro Berria egiteko Proiektua ere landuz. 2006an aldiz zentro berria eraikitzen hasi zen.

2007an Historia kliniko elektronikoa ezarri zen eta gaixoei buruzko "paperezko" informazio guztia digitalizatu zen. Institutu Onkologikoa izan zen Autonomia Erkidegoan plakarik eta paperik gabe lan egiten hasi zen lehenengo ospitalea.

"Kutxa"k, Institutua Gizarte-Ekintza propiotzat hartu zuen, minbiziaren prebentzioan, diagnostikoan eta tratamenduan aurrera egiteko aukera eman diolarik, Institutu Onkologikoari laguntza ekonomikoa eskeiniz.

Bi urte eta erdiko lanak eta 60 milioi euroko inbertsioa egin ondoren, 2009ko urtarrilaren 16an inauguratu zen Miramongo Ospitale-aldeko eraikin berria. Hilabete batzuetan zentroa hornitu, eta 2009ko ekainean lanean hasi zen.

2010. urtean Fundación Onkologikoa Fundazioa sortu zen.