Enpresariak

Echeverría Elorza, Patricio Cirilo

Industrialari gipuzkoarra. Legazpi, 1882-07-09 - Legazpi, 1972-12-17.

Euskal Herriko industria-historian ea ezerezetik, teknologia-inportazioan eta berrikuntzan oinarrituz enpresa handiak sortu izan dituzten pertsonak aurkitzea ez da ohikoa. Jatorri apaleko fabrikatzaileak, langileengandik hurbilekoak, eremu fisiko berbera partekatzen dutenak, lanbidezko eta gizabidezko lotura estuak zituztenak eta nolabaiteko partenalismo kutsuaren jabe izateari uzten ez ziotenak ziren. Bertakotu ziren herrietako bizitza aldatzeko ere gai ziren norbanakoek. Patrizio Etxeberria, zalantzarik gabe, gipuzkoar ugazaba txiki horren adierazgarri da.

Papergileen leinu bateko kide izan zen arren, ez zion sendi-ohiturari jarraitu eta behingoan Legazpin lehendabiziko mailako ikasketak egin ondoren Arrasateko tailer batzuetan jardunaz behingoan forjara jo zuen. 1904an, bere lehenbiziko burdinola zabaldu eta bere bizitza guztian zehar bere izena elkartu zion bere jatorriko Udalerrira itzuli zen.

Patricioren kasua, bere enpresaren antzera, industria-fabrikak sakabanatuta -neurri baten, errepide-sare onari esker- zeudeneko mende-arteko industria alorreko Gipuzkoaren adierazgarri izan zen, bertan, Bizkaia ez bezala sozietate-kapital handirik ez izanik bere finantza-iturririk garrantzitsuena lortutako etekinen inbertsioa izanez.

Egia esan, baliabiderik gabe, baina antzinako zaletasun baten oinordeko, Patricio gazteak, 1908an, 'Segura, Echeverría y Cía' -edo, gauza bera zena-, 12 langiledun tailer apal bat, sortzea erabaki zuen. Bertan izan zen, nekazale-tresneria eta meatze-tresnak ere egiten zebilela (baita zurgintzakoak eta hargintzakoak ere), "On Patricio" bere enpresa-ibilbidea benetan egiten hasi zen garaia. 1909an helburu eta handinahietan ezadostasunak izanagatik, elkartea desegin zen, ordutik aurrera Patriciok bere negozioa kudeatzeari ekinez. Fabrika berriaren aurrerabidearen tamaina lehen urtean 106 langile zituela ikusteak ematen du; 1931an bere langileria 453koa izan zen, eta 1972an, heriotza etorri zitzaioneko urtean, 3.400 langile.

Enpresaren, oraindik apala baina, ondorengo bost hamarkadetan, Patriciok berrikuntza eta aldaketa berriak egin zituen, lehendabizikoa endaigintzan, 1920an Ingalaterrara egindako bidaia baten ezagutu zuen teknika zena, eta 1931tik aurrera kodainagintzan teknologia austriarra erabiliz.

1920ko hamarkadan bere ekoizkinentzako "Bellota" izenez erregistratu izandako merkataritza marka bat erabiltzen hasi zen. Egun munduko tresneriaren sektorean marka entzutetsuenetariko bat da. Ikurrak berea du, zeren Henry Taylor etxe ingelesak bere tresneriarako erabilitako berbera zen (desberdintasuna: ezkurra azpikoz gora agertzea), eta Patriciok logotipoaren emakida negoziatu beharra izan zuen, ordez 35.000 pezeta ordainduz. Bellota ekoizkinen artean: aitzurra eta aitzur luzeak; karrakagailua; altxarrastelu; txardango; sarde, pikatxoia eta mailu-pikua; kodainak ziztatzeko ingudeak; paletak; txapadun eskorgak; palanka, terreina eta pistoletea; nekazale-makinarirako piezak; eta baita goldaketarako eta golde-belarrientzako (ea guztiak palak ezik).

Patriciok berrikuntza metalurgikora nola jo zuenaren lekuko bere lehendabiziko forja tailerra izan zen eta bertan 20 urtetarako, 1906ko abuztuaren 7an , asmakizun berri bat patentatu zuen (patente zka. 38.511). Altzairuzko bere xafla- eskuarea, berotutako begiz, eta antzerako xehetasunezko aitzurra. Altzairuzko xaflatik abiatuz eskuare edota aitzurra egiteko prozedura asmatu zuen, begia prentsan estanpatuz eta endaiak mailukatuz. Bere patentea, estanpazioaren eta ondorengo mekanizatuaren garrantzia azpimarratzen den eskulanetarako tresnagintza modernoaren garapenean garrantzitsutzat jo daiteke. Garrantzitsuak izan ziren bere ondorengo patente hauek ere: leungailua (1931), zerra-diskoa (1933), zutabe biko prentsa eszentrikoa (1933), zisne-samadun prentsa mekanikoa (1934) eta manual eskuzko mango-bikoiztailea(1936).

Hala ere, dena ez zen makinaria propioa izan; berrikuntza autonomoarekin erabat bateragarria den sentiberatasun inportatzailea erakusten duten batez ere alemaniar eta austriar jatorria duten markadun (Baning, Demag, Bêché y Graz...), prentsak, artaziak, esmerilak, bikoiztaileak, zuzentzaileak, etab. bezalako teknologiak osatutakoa ere inportatu egin zen.

Edozein kasutan, industria-hedapena azaltzeko berrikuntzarako sentiberatasuna izatea ez da nahikoa. Patriciok hedapen hori osoko enpresa baten bitartez bakarrik egin ezin zitekeenaren ideia -jakina, ez zen originala- martxan jarri zuen, kostuak murriztu eta ekoizpena gehitzeko, norberak egindako altzairu berariazkoak egin beharra zegoela adieraziz; hau da, altzairutegi bat abiaraztea. Ikuspegi horretatik, enpresa kontzeptua goitik beherako integrazioan zetzan. Eredua, hainbat epetan gauzatu zen: lehendabiziko labe elektrikoaren ezarpena (1931), ijezketa-trena eta altzairu berezien ekoizpena. Baina osoko enpresaren eredua -burujabea bai, baina bere baitara itxia ere- sistema bat, ideal bat izan da eta gaur egun ere izaten jarraitzen du, korapilatsua eta egun, jakina, nahasia. Izatez, 90eko hamarkadako berrikuntzaren ondoren, antzinako enpresak altzairuaren, ijeztzearen eta piezen ekoizpena bertan behera utzi zuen.

Bere azkentzera arte, Patriciok, gizarte- eta industria-aurrerabidea lortuko liratekeen gizakiarekiko arretan, batez ere, oinarrituz enpresa eredu bat bultzatzen laguntzeari, eta berrikuntza iraupenaren eta kalitatearen berme bezala sustatzeari ekin zion. Ongile, filantropo eta aitabitxi bezala egin zuen lana, izatez, ikaragarrizkoa izan zen. Elena Legorburu historialariaren hurrengo hitzak [La labranza del hierro en el País Vasco: hornos, ruedas y otros ingenios bere liburuan (2000), 204 orr.] bere benetako tamaina laburbiltzen dutela uste dut:

"Patricio jauna gipuzkoar patroiaren prototipo ezin hobea zen, bai haren jatorriagatik baita haren lanbide-ibilbideagatik eta giza kezkengatik ere. Gizon eredugarria izan zen, Gipuzkoako industriaren berezitasuna zehazten duten ezaugarrien jabe baitzen. Hasiera-hasieratik erakutsi zuen langileentzako asistentzia-estaldura emateko kezka, Estatuak artean asegururik eskaintzen ez zuenean. Enpresak hartutako arduren artean hezkuntza, osasuna, kultura eta etxebizitza zeuden. Haren langileak eta, oro har, Legazpiko herritarrak haietaz baliatu ziren. Horrela, herriari berezko hiri-izaera eta egitura soziologikoa eman zizkion".