Arkitektoa, 1892an Donostiako San Bizente parrokian berrikuntza garrantzitsuak zuzendu zituena: entarimatua berritu zen, paretak ukitu, elizpea konpondu, organoa hobetu eta aldare nagusia gorritu zen. Orduan Bakardadearen aldarea ere jarri zen, eta Munichetik ekarri ziren pulpitu gotiko loretsu berria, aldare nagusiko tabernakulua, Doloretakoaren azpian dagoen hilobia eta beste zenbait gauza.