Elizak

San Bizente Eliza. Donostia

Donostiako alde zaharreko Narrika kalea eta Abuztuak 31 kaleak bukatzen diren puntuan (43º19'28.17" I 1º59'03.75" M) aurkitzen den monumentu hau, hiriko zaharrena bezala kontsideratu daiteke, obren hasierari dagokienez behintzat. Nahiz eta eliza zaharrena izan, betidanik egon da donostiarren artean eliza hau bizitzera etorri ziren kanpotarrei lotzeko ohitura. XI eta XII. mendeetan ohikoa izaten zen bezala, hiria inguratzen zuten harresiei erantsitako eliza erromanikoa izan zen, Donostiara iritsi ziren gaskoiek eraikita. Honen aztarnak egungo elizaren hondeaketa-lanak egiteko garaian aurkitu ziren, izan ere 1278. urte inguruan egurrezkoa zen eliza hori sute batek kiskali zuen. San Bizente eliza beraz, egungo harkaitz berdinetan XIV. mendean eraikitako eliza gotiko bati XVI. mendean handitze bat egitearen ondorengoa da. Azkeneko honen eraikitzailetzat Miguel de Santa Celay eta Juan de Urrutia hartzen dira, 1507. urtean data duen kontratu bati esker. Zabaltze lan hauetan hartu zituen elizak gaur egun dituen neurriak. Dena den, 1688. urtean gertatutako lurrikara baten ondoriozko suntsitze garrantzitsua dela eta, erabat berreraiki egin behar izan zuten, azken honen ondorio izanik gaur egun bisita daitekeen eliza.



Ver mapa más grande