Dantza

Zazpi jauzi zaharra

Baztango mutil-dantza.

Bernardo Zalduaren eskuizkribuan Zazpi-yautsi zaharrarekin agertzen da. Maurizio Elizalderen 1943ko bilduman ez da agertzen, ez eta Aita Donostiak Antonio Elizalderi eta beste txistulari baztandarrei jasotako melodien artean.

Bere koreografia orokorrak Zazpi jauziren egitura du: jauziak zazpi artio igo behar dira, gero bat egin arte jaisteko). Baina urratsen alorrean aldatzen da.

Larraldek dioenez 1936. urtean abandonatu zen harik eta Arizkungo "Elkartasuna" dantza taldeak 1988. urtean berreskuratu zuen arte.

Muxikoarekin gertatzen den moduan, oso harreman agerikoa dago mutildantza honen eta Zazpi jauzi jauziaren artean. Beraien mugimendu egitura berdina da (urratsak ezberdinak izan arren) eta melodia ere bai:

"Baztanen, berriz, bi aire ezberdinekin dantzatzen da. Bati Zazpi-jauzi deitzen diote eta besteari Zazpi-jauzi zaharra. Bigarren hau da Luzaidekoaren antzekoa dena." (Sagaseta, 2011).

  • DONOSTIA, J.A. Cancionero Vasco. IV Danzas. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1994.
  • ELIZALDE, Maurizio. Baztango dantzak. Herrikoi Musika Sorta 2-3. Herri Gogoa, 1971.
  • GUILCHER, J.M. La tradition de danse en Pays Basque Française et Béarn. Paris: Editions de la Maison des Sciences de l'homme, 1984.
  • JORDÁ, E. "Nota preliminar a un manuscrito de Bernardo de Zaldua". Boletín de la Real Sociedad Vascongada de Amigos del País.(Donostia). Año XXIX, cuaderno 4º, 1973, 556-581 or.
  • LARRALDE, Xabier; LARRALDE, Patxi. Baztango Folklorea. Donostia: IZ Estudioa, 1991.
  • SAGASETA, M.A. Danzas de Valcarlos. Colección Etnografía. Pamplona: Institución Príncipe de Viana, 1977.
  • SAGASETA, M.A. Luzaideko Dantzak. Zamudio: Herritar Berri/Astero, 2011