Dantza

Xerri-begi

Baztango mutil-dantza.

Izen berezi honekin, Baztango mutil-dantza hau "puntukako" mutil-dantzen taldean koka dezakegu, hau da, bere barne egituran hainbat esaldi musikalak luzatzen dira konpas bat errepikapen bakoitzeko, bostera heldu arte. Gero, kontrako joerarekin konpas hori kenduko da puntu batera ailegatu arte. Honek bere eragina dauka mugimendu koreografikoetan.

Maurizio Elizaldek 1943ko bilduman jasotako lehendabiziko hiru puntutako mutildantzen kontrara (Zozuarena, Xoriarena eta Biligarroarena), Xerri-begin puntuak ez dira markatzen puntuko bi esaldi musikaletan, baizik eta bigarren esaldi koreografikoaren momentu bakarrean.

Maurizio Elizalderen tradizioan puntuen igoera Xerri-begirekin egiten da eta jaitsiera Xerri-begi zaharrerekin. Mauriziok,azken honi, "bere itzulia" deituko dio. Azken hau kontutan hartuko dugu ondoan aipatzen diren bai partitura ikusterakoan, bai MIDIa entzuterakoan (35.konpasetik aurrera Xerri-begi zaharraren musika izango dugu). J.M. Guilcherek (Maurizio Elizalderen tradizioa jaso zuena) esango du txistulariak ez duela zertan zehatz-mehatz Xerri-begiren melodia jo behar eta ordezkatu ahal duela beste batekin (Xerri-begi zaharrarenarekin, izena aipatu ez arren).

Bernardo Zalduaren eskuizkribuan (zeinak melodiak "zuzenki Erratzuko txistularia den Jose de Telletxearengandik" jasotzen dituen) Xerri-begi eta Xerri-begi zaharra mutildantzak ezberdinak eta bereizien gisara agertzen dira.


Partitura ikusi

MIDI entzun


  • DONOSTIA, J.A. Cancionero Vasco. IV Danzas. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1994.
  • ELIZALDE, Maurizio. Baztango dantzak. Herrikoi Musika Sorta 2-3. Herri Gogoa, 1971.
  • GUILCHER, J.M. "Les mutil dantza du Haut-Baztan. Xerribegi". Bulletin du Musée Basque (Baiona). 79, 1978, 29-36 or.
  • JORDÁ, E. "Nota preliminar a un manuscrito de Bernardo de Zaldua". Boletín de la Real Sociedad Vascongada de Amigos del País.(Donostia). Año XXIX, cuaderno 4º, 1973, 556-581 or.
  • LARRALDE, Xabier; LARRALDE, Patxi. Baztango Folklorea. Donostia: IZ Estudioa, 1991.