Dantza

Xoriarena

Baztango mutil-dantza.

Xoriarenak badu komunean Zozuarena eta Biligarroarenarekin dena, musika izan ezik: Xoriarenak baditu beste bi mutildantzen urrats eta garapen koreografiko berbera eta horregatik "puntukako" mutildantzen taldean koka genezake.

Zozuarenaren bilakaera koreografikoa izateak okerrera eraman du askotan. Aita Donostiak Xoriarenaren musika Zozuarena zienburupean kokatzen du behin bederen; eta gauza bera Zalduari gertatzen zaio (honek Xoxoaina deitzen dio, baina Biligarroarena zaharraren musika egokitzen dio). Gainera, Telletxearengandik Zalduak jasotzen duen deskripzio koreografikoa egun Biligarroarena zaharra bezala ezagutzen dugun mutildantzari dagokio.

Zozuarena eta Biligarroarenaren kasuan bezala, Xoriarena edo xoriainan ere, hegaztiez ari gara.


Partitura ikusi

MIDI entzun


  • DONOSTIA, J.A. Cancionero Vasco. IV Danzas. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1994.
  • ELIZALDE, Maurizio. Baztango dantzak. Herrikoi Musika Sorta 2-3. Herri Gogoa, 1971.
  • GUILCHER, J.M. "Les mutil dantza du Haut-Baztan. Xoriarena, Biligarroarena". Bulletin du Musée Basque (Baiona). 76, 1977, 91-96 or.
  • JORDÁ, E. "Nota preliminar a un manuscrito de Bernardo de Zaldua". Boletín de la Real Sociedad Vascongada de Amigos del País.(Donostia). Año XXIX, cuaderno 4º, 1973, 556-581 or.
  • LARRALDE, Xabier; LARRALDE, Patxi. Baztango Folklorea. Donostia: IZ Estudioa, 1991.