Arkitektura

Lazcano jauregia. Lazkao

Jauregi hau 1630-50 urte bitartean eraiki zen. Lazkaon kokatzen da Hiribarren kalean. Eraikina San Migel eliza eta karmeldarren komentuaren artean kokatzen da. Pare-parean Santa Ana komentua dago eta ekialdetik Agauntza ibaiak mugatzen du orubea. Patio baten inguruan antolatzen da eta gaztelar arkitektura ereduen arabera eraiki zen bi estilo nahastuz, herreriarra eta txurrigereskoa. Hala ere, lekukotasuna ere barneratzen du, lurraldeko beste jauregietako ereduak erakusten baititu era berean.



Ver mapa más grande