Musika taldeak

Iruñeko Taldea-Grupo de Pamplona

Iruñean XX. mendean errotutako konpositore taldea.

Jaime Berrade, Teresa Catalan, Josep Vicent Egea, Patxi Larrañaga eta Luis Pastorrek osatua, musika garaikide barruan sui generis kasu bat da, besteak beste XIX. eta XX. mendeetako Bost errusiar edo Sei frantses bezala ateratzeko borondatearengatik.

Teresa Catalanen iniziatibaz sortu zen taldea, 1984 eta 1987an Agustin Gonzalez Aciluk eta Ramon Barcek, hurrenez hurren teknika eta konposizio garaikidea eta, estetika eta musika garaikidearen soziologia gaiei buruz emandako ikastaro batetik. Taldearen ideia abanguardiako musikaren berrikusketan oinarritzen da, ikuslearengana konposizio, musika tonala eta atonalaren bateratasunaren bidez hurbilduz.

Hasierako urteetan taldeak beraien lanak eta bere kideenak zabaltzeko azpiegitura antolatzaile bezala funtzionatu zuen. Talde-lanen artean azpimarratzekoak dira Iruñeako Taldea piano variaciones (1986), Da capo (col legno) (1987), haizeko boskoterako El rapto de Europa gero balleteko orkestra suit-ean bihurtuko zen eta Diabolus in musica. Musika illuna (1986) lan korala. Konposizioaz gain, taldeak estetika-hausnarketa, pedagogia eta musika garaikidearen hedapenean ekarpenak egin ditu.

  • Andrés Vierge, Marcos: "Iruñeako Taldea [Grupo de Pamplona]. Non: Casares, E. (zuz.): Diccionario de la Música Española e Hispanoamericano. [Madril]: Egile eta Editoreen Elkartea, 1999. 6. t., 487 or.