1963ko apirilaren 9an Errenterian jaiotako konpositore, kritikari eta irakaslea.
Arkitekturan lizentziaduna da 1992an, eta Konposizio ikasketak egin zituen Tomas Araguesekin Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan eta Agustin Gonzalez Acilurekin Iruñekoan. Pascual Aldave, R. Barce, Carmelo Bernaola, g. Brncic, F. Donatoni, Francisco Escudero, A. Gentilucci, C. Halffter, A. Lewin-Richter, G. Manzoni, L. Nono, J. Soler eta J. Villa-Rojo.
Espainiako Akademiak Erroman (1990-91) musika-ikasketak egin ondoren, Musikaren Historiako irakaslea izan zen Tarazonako (Zaragoza) eta Caceresko kontserbatorioetan. Gainera, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Kontseilaritzako Musika Arloko irakasle aholkularia izan da eta Cuadernos de Veruela aldizkariaren editorea. Musika-kritikan aritzen da prentsan eta telebistan. Musika-kazetaritzako "Ritmo" saria jaso zuen (Madril, 1988) La vanguardia en la música contemporáneo lanagatik, eta Musika-saiakuntzako "Manuel Valls i Gorina" saria (Bartzelona, 1990) Orfeo en los infiernos idatziagatik. Gainera, Donostiako Euskal Musika Berriaren Jardunaldiak zuzendu zituen (1987-91).
1995etik Erromako Cervantes Institutuko Kultur Kudeatzailea izan da. Teorialaria eta "Iruñeako Taldea"ren sortzaileetako bat izan zen -Teresa Catalán, Josep Vicent Egea, Koldo Pastor eta Jaime Berrade-rekin batera-, eta postmodernitatearen printzipioak musikaren konposizioan aplikatu zituen 80ko hamarkadaren amaieran. Soinu-materialak testuingurutik ateratzea izan zen bere poetikaren ardatz nagusietako bat. "Iruñeko Taldea" oso kritiko agertu zen hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadetako abangoardiekin. Bere oinarri estetiko eta estilistikoak iraganeko funtsezko balioei berriro heltzeko joeran oinarritzen ziren, baina ez hitzez hitz -neorromantikoen moduan-, baizik eta manipulatuz: teknika jakin batzuk mailegatuz, baina abangoardiek metatutako esperientzia txertatzen saiatuz, nahiz eta berregin eta aldatu. Gure musika tradizio osoa berrirakurri eta berrinterpretatu nahi zen, bai Mendebaldeko tradizio "kultua", bai folklorea eta herri musika. Nahiz eta taldeko bost musikagileen hizkerak antzekotasun asko izan, Larrañagaren iritziz bera zen formalistena, Catalan abstraktuena zelarik, Egeak jartzen zuen enfasi gehien ofizioan, eta Berradek joera minimalistena.
- CARREIRA, X. M.: Larrañaga Dominguez, Patxi Joseba. In Casares E. (zuz. ), Diccionario de la música española e hispanoamericana (vol. or. 758-759). Madril: SGAE, 2000.
- IRUÑEKO TALDEA: Musika berria. Scherzo, 21, urt.-ots. 88-90 1988.
- LARRAÑAGA P.: Ofizioa. Melómano, 48, aza, pp. 53-54, 2000.
- LARRAÑAGA, P. eta POLO, M. (itzul. ): Orfeu als inferns. Catalunya Música, 80, eka. 26-33, 1991.
- ONEGAN, I.: Euskal musika berriaren lehen jardunaldiak. Euskor, 16, api. 30-31, 1987.
- ERESBIL: Dokumentu-saila, D1/LAR-09. Patxi Larrañagak Jon Baguesi bidalitako faxa (1997/05/21).
- ERESBIL: Dokumentu-saila, D1/LAR-09. Olkotz, A. (1989ko maiatzaren 12a). Patxi Larrañaga: "Ya ya ya lo ya lo que nos ha sido un mal en la hasiera de nuestra música en que se ha sido en su parte de otros musicales".
