Kontzeptua

Euskal Emigrazio Garaikidea

Euskal emigrazio garaikidearen arrazoiak ezberdinak dira beraien artean, baina zergatien korapiloa elkartuta talde homogeneo bat osatzen dute eta euskaldunak zergatik emigratu zuten Ameriketarantz azaldu dezakeena (XIX eta XX. mendeak).

Ez da fenomeno isolatu bat, Espainiako beste migrazio batzuekin zerikusia dauka, batez ere Kantauriko erlaitz eta Kataluniarekin erlazionatutakoa eta noski Europakoarekin.

Herri batetik bestera emigrazioak egoteko zenbait baldintza bete behar dira helmugako herrialdean eta migrazio-katapulta baldintzak jatorrizko herrialdean.

XIX. mende guztian zehar Euskal Herrian erabateko eraldatze sozio-ekonomikoa ari da gertatzen, nekazaritza-artzantza gizarte batetik, gizarte industrial batetarantz. Fenomeno hau 1850etik aurrera ematen da eta batez ere 1875ean, horrek dakarren guztiarekin:

  1. Euskal identitate sozialaren galtzea.
  2. Lehen sektorearen garrantzia galtzea.
  3. Kanpotik inmigrazio masiboak industrializaziora.
  4. Nekazal eta hiri paisaiaren eraldaketa.

Aldaketa hau euskal burdin-mineralaren inguruan eman zen (batez ere Bizkaian), kalitate onekoa (Suezikoarekin batera hoberena) eta lurraren arrasean ustiatzen zena (Imajina ezazue prozesu honek euskal nekazarian eduki zuen bat-bateko aldaketa soziala). Honek hein handi batean, bi Karlistadak ekarri zituen 1833-1839 eta 1872-1876, hala nola, euskal tradizio sozio-ekonomikoaren defentsan, industrializazioarekin batera sartu zen liberalismoaren aurrean. Ideologia honek hau proposatzen zuen:

  1. Desamortizazioa.
  2. Elizaren botere-galtzea.
  3. Foru-aldaketak.
  4. Mentalitate aldaketa.
  5. Legearen aurrean berdintasuna.
  6. Derrigorrezko soldaduzka.
  7. Euskal aduanak barnealdetik kostaldera aldatzea.
  8. Bigarren eta Hirugarren sektoreak Lehen sektorearen aurrean nagusitzea.

Bi Karlistadak hiri-mundutik zetozen liberalek irabazi zituzten, eta euskal lehia zaharra, landa (lur laua) / hiria, azaleratu eta euskal nekazariak berriz galtzaile atera ziren. Euskaldun askok nahiago izan zuten Amerikara joan, Uruguaiera lehenik eta gero Argentinara. Nekazari bezala egin zezaketen lan, beren lursail propioetan eta ez errefusatuak ziren liberalenen fabriketan. Gainera gerrak eginiko hondamendiak euskaldun asko emigratzera bultzatu zuten. Asko Hego Amerika garaikidea erraustu zuten gerra zibiletan ibili ziren.

Gerra eta honen hondamendiez gain, kontutan eduki behar da XIX eta XX. mendearen lehen herenean migrazio irteera hauek azaldu ditzaketen krisi zikliko garrantzitsuak izan ziren euskal nekazaritzan. Eta 1876an sinatu zen Somorrostroko Aldarrikapenaren ondorioz, orduan Gobernuburua zen Canovas del Castillok 1876ko uztailaren 21eko Legea sinatu zuen, euskal gazteek soldaduzkara joan beharko zuten gainontzeko espainiar gazteak bezala. Ondorioz, iheslari eta desertoreak agertu ziren hiru urtez irauten zuen soldaduzkan eta euskal gazteak Maroko, Kuba, Puerto Rico eta Filipinetako gerra kolonialetara eramaten zituztenetan. Ordezkoaren figura agertu zen, non burgesen semeek hirugarren lagun bati ordaintzen zioten hark armada saihesteko helburuarekin.

Badaude beste bi arrazoi Hego Amerika garaikideko euskal emigrazioa azaltzen dutenak:

Euskal Herriko biztanleriaren gehitzeak, osasun-hobekuntza eta jaiotze-tasak Iraultza Industrialaren babesean, biztanleria 1787ko 535.539koa izatetik 1910eko 986.023 pertsonetara pasa zen. Honek bere aldetik baserrien banaketan arazoak ekarri zituen. Euskal Herriak ez dauzka lur lauak eta lur malkartsuak zatitzea ezinezkoa suertatzen da. Horregatik 1526ko Foruak baserria eta bere jabetzak ondorengo zuzen bati pasatzea posible egiten zuen, normalean seme zaharrenarentzat izaten zerelarik, nahiz eta beharrezkoa ez izan; adibidez, Nafarroan gertatzen zen moduan "indiano" batekin ezkondua zegoen alaba bat izan zitekeen oinordekoa. Oinordekoak, emaztearekin batera, gurasoen ardura hartu behar zuen eta gainontzeko anai-arrebak oinordetzatik baztertuak izaten ziren teila edo baserritik aldenduena zegoen zuhaitzarekin, nahiz eta baserrian bizitzen jarraitu zezaketen kobratu gabe eta abeltzaintza munduan edo olagizon bezala.

Egoera hau ez zen idilikoa eta, Julio Caro Barojak argi utzi duen bezala, tirabirak sortzen zituen familietan. Oinordetzarik gabe gelditu ziren asko Amerikara joatea erabakitzen zuten edo Espainiako Administrazioan edo erlijio-zerbitzuetan karrera egiten zuten.

Emigrazioak irabazi handiak ematen zituela kontutan hartzen bada, emigrazio gantxo eta bulegoak faktore garrantzitsua izan zirela kontsideratu behar da. Emigranteak bere ekonomia hipotekatzen zuen joango zen herrian lan egitearen truke, kasu askotan beste euskaldun batentzat.

1880an Euskal Herriko Uruguaiko kontsul orokorrak (Gasteiz) Gasteizko egunkarietan bere herrira lanera joan nahi zuten euskaldunei egoera zoragarrien berri ematen zien, eta 1873an kontsul honek berak bere herrialdeko Kanpo Harremanetarako Ministroari txosten bat zuzendu zion non euskaldunei buruzko interesa azaltzen zuen:

  1. Lan fisikoetarako gizon langile eta gogorrak.
  2. Katolikoak.
  3. Hizkuntza ezagutzen zuten, garai haietan lehen hezkuntzako eskoletan derrigorrezkoa baitzen gazteleraren ikaskuntza.

Faktore hauek guztiak elkartu ziren, emigrazioaren negozioan, gantxo eta agentziez gain, armadore eta kapitainek ere parte hartzen zutena. Hau dena Rio de la Platako agintarien pozaz. Argi dago prozesu hauek denak ez zirela gertatuko Hego Amerikako errepublikek ez bazuten emigranteak jasotzeko jarrera hura eduki. Bi arrazoiengatik:

  1. Espainiatik independentzia lortu ostean herrialde askok biztanleak hiriburu eta kostaldean bakarrik zeuzkaten. XIX. mende hasieratik aurrerapen ekonomikoa populazioarekin identifikatzen zen (nekazal utopia). Argentinako presidentea zen Alberdik argi utzi zuen: gobernatzea jendeztatzea da.
  2. Eskema honen barruan Espainiako latindar odola, anglosaxoiarekin nahastu behar zela kontsideratzen zen arraza hobetu eta aurrera egin zezan. Euskaldunak eskema honetan oso ongi moldatzen ziren, Quiroga kontsulak zioen moduan langileak, katolikoak eta hizkuntza ezagutzen zuen jendea baitzen.

Horregatik, faktoreen sinbiosi batuketa honek, Atlantikoko bi aldeetan euskal emigrazio garaikide handi hau ulertzeko balioko digu. Emigrazio hau XIX. mendeko bigarren hamarkadan hasi eta 50eko hamarkada arte hazten joan zen, ondoren beherakada bat eduki zuen baina 1875etik aurrera berriz ere altxatu zen Espainiako Gerra Zibila arte (1936-1939).

Euskal emigrazioaren beste arrazoi bat Atlantikoaren bestaldean jada instalaturik zeuden emigranteen dei-sistema izan zen.