Sortzaileak

Ferrer Ruiz, Esther

Donostia, 1937. Esther Ferrer bere performancengatik da ospetsua. Izan ere, bere adierazpen-forma nagusia da eta bakarka naiz ZAJ taldearen kide gisa egiten du, taldea 1996an desegin zen arte.

60ko hamarkadaren hasieran, Jose Antonio Sistiaga margolariarekin batera, Adierazpen Libreko lehen tailerra eta Eskola esperimentala sortu zituen Elorrion. 70ko hamarkadaren erdialdean, berriz ekin zion jarduera plastikoari, landutako argazkien, instalazioen, zenbaki lehenen segidan oinarritutako koadroen, objektuen eta abarren bidez.

Performanceak egin ditu eta parte hartu du herrialde hauetako hainbat arte-jaialditan: Espainia, Alemania, Italia, Suitza, Belgika , Frantzia, Danimarka, Norvegia, Erresuma Batua, Holanda , Polonia, Eslovakia, Txekiar Errepublika, Hungria, Bulgaria, Mexiko, Brasil, Kuba, Estatu Batuak, Kanada , Tailandia, Japonia, Korea, etab.

Parisen bizi da eta Esther Ferrerek aldizka erakusten du bere lan plastikoa. 1999an, Espainia ordezkatu zuten artistetako bat izan zen Veneziako Bienalean, eta 2008an Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso zuen.

2014ko otsailean Emakumezkoak Ikus-Arteetan Saria jaso zuen. Hainbat hilabete geroago, azaroan alegia, Arte Plastikoetako Velazquez Saria jaso zuen: "Bost hamarkadetan zehar bere lanak erakutsi zuen koherentzia eta zehaztasuna zela eta eman zioten. Diziplinarteko artista dela esan genezake, performance horietan oinarritzen delarik eta ezaguna egin da bere muturreko proposamen kontzeptualengatik".

Erakusketa batzuk:

  • "ZAJ" Reina Sofía Arte Zentroa, Madril (Espainia)
  • Galerie Donguy , Galerie Lara Vinci, Galerie Satélite, Paris (Frantzia)
  • Trayecto Galeria, Vitoria-Gasteiz (Espainia)
  • Galeria Angels , Bartzelona (Espainia)
  • Galeria Trinta, Santiago de Compostela (Espainia)
  • Statsgalerie, Stuttgart (Alemania)
  • Koldo Mitxelena Donostia-San Sebastián (Espainia)
  • Arte Garaikidearen Zentro Andaluziarra, Sevilla (Espainia)
  • Roskilde-ko Arte Garaikidearen Museoa, (Danimarka)
  • Arte Ederren Museoa, Rio de Janeiro (Brasil)
  • Erromako Cervantes Institutua (Italia)
  • Sofiako Cervantes Institutua (Bulgaria)
  • Sao Paolo eta Bahíako Cervantes Institutuak (Brasil)

Hainbat ikastaro eman ditu unibertsitate eta Arte Ederretako eskoletan, Espainian nahiz atzerrian.

Irratirako lanak: Al ritmo del tiempo eta TA TE TI TO TU o la agricultura en la Edad Media.