Zinekoak

Diruagatik edozer

Creativideo bilbotar ekoizlearen bigarren luzemetraia. Ekoizpena Joaquin Trincadok bereganatu zuen, zuzendaritza Enrique Urbizuren lepo izan zen bitartean. 1991ko data duen thriller sendo honek, Alas de mariposa (1991), Vacas, (1992) eta Acción Mutante (1993) filmekin batera euskal zinemarentzako abiapuntu berri bat ezartzen du.

Euskal filmografian duen garantiza bere garaian Ama Lur (1968) edo Fuga de Segovia (1981) filmak izan zutenarekin erkatu daiteke. Filmaren trama bingo bati egindako lapurreta da. Golpearen ondoren lapurretariko bat bere lankideak hil ondoren diru guztiarekin gelditzen da. Arazoa, lapurreta horren atzean ekimen paraleloak garatzeko fondoekin hornitzen diren Bilboko Informaziorako Brigadako udaltzain-taldea egotean datza. Jardueron artean politiko "deseroso" batzuk desagertu izatea. Ekintzaren ardatza Azuzenak (Maria Barranco), ikuskizun porno bizietako aktoresa batek, eta Verónica (Kiti Manver), bere lanaz nazkatuta egonaz bere bizitza zekenetik ihes egiteko aukera bakarra orain aurkitzen duen zaharren egoitza bateko zuzendari mokofinak daramate. Bikote honen inguruan, filmaren bilakaeran inoiz eragozten ez duten bigarren mailako entitatez beteko eta gainera filmaren ekintza bizkorra nabarmen aberasten duten aktoreak jartzen ditu. Horiek dira Estrada polizia basati eta primarioaren (Antonio Resines) kasua. Edo Egea (Jose Amezola) eta Pereda (Pepo Oliva), polizia ustelena. Aniceto (Ramon Barea) itsua, Begoña maltzurra (Pilar Bardem), Makario trapero zorigabea (Ion Gabella), Genero homosexual makala (Alex Angulo) edo Sor Ines (Klara Badiola) aktoren paperak ere azpimarra daitezke.

Filmean, denak dihardu bikain. Indarkeria-eszenak bikain atonduta daude. Argudioa, zine beltzaren erakusgarri bikain bezala, geroago eta gehiago korapilatzen da baina ez du inoiz argitasuna galtzen. Pertsonaiak, lehenago esan den bezala, garrantzirik txikiena duenak ere, nortasun propioa dute. Eta Urbizuk, gainera, Bilbo ilun, likits eta zoragarri bat irudikatzen du. Diruagatik edozer filmak, berriro esan beharra dago, euskal zinea haustu egiten du eta laurogeiko hamarkadaren bigarren erditik aurrera euskal zinemagintza-ekoizpenaz jabetu zen kaskarkeria eta monotonia apurtzen dituen talentuz betetako zinemagintzarako bidea prestatzen du. Kritikak Urbizuren proposamenaz konplizitatez jardun zuen. Jendarteko harrerari dagokionez, pantailan garatutako talentuaren arabera, zentzu horretan emandako erantzuna neurritsutzat jo daiteke, nahiz eta bere estreinalditik aurrera gurketa-filmtzat aintzat hartua izan denera arte etengabeko berraurkikuntzak izan dituen.

  • Angulo, Jesús; Heredero, Carlos F.; Santamarina, Antonio: Enrique Urbizu, la imagen esencial, Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 2002, 358 orr.
  • Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (las películas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1997, 583 orr..
  • Roldán Larreta, Carlos: El cine del País Vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997), Donostia, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Ikusgaiak-Cuadernos de Cinematografía, 3 zka., 1999, 407 pp.
  • Roldán Larreta, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 272 or.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera 2, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 311 or.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera 3, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 276 or.