Zinekoak

Amildegira jauzi

Estreinaldi harrigarria Daniel Calparsoro zuzendariak luzemetraien eremuan egina. Filma 1995. urtean Siurell P.C., Fernando Colomo P.C. eta Yumping Filmsen arteko koprodukzioa izan zen.

Daniel Calparsorok hogeita hamar milioigatik Canal Plusi saldu zion gidoia idatzi zuen. Finantza-oinarri urri honekin, 1994ko irailean, dohainik lan egiteko gertu zeuden beste hogeita hamar pertsona ingururekin batera bere lehenbiziko luzemetraia egiteari ekin zion. Ez da harritzekoa filmak Amildegira Jauzia izenburua eramatea. Hasteko, filmaren izaera orokorrak ekoizpenaren urritasuna adierazten du, filmak helarazten duen irudi hau engainakorra den arren. Kiko de la Rica argazki-zuzendariak berak telebista-programa baten filmatzerako orduan izandako gabezia nabarmenak azpimarratzen zituen, Amildegira jauzia "film gerrillaritzat" joz. Baina filmaren estetika zikinak, zine askean hain ohikoa dena, sarri askotan ekimen deliberatu baten ekoizpena dela ere zioan. Amildegira jauzi filmean Calparsorok, Najwa Nimri aktoresak interpretatutako Alex izeneko bazter galduren baten samurtasun apur bat aurkituko dagoen paisaia likits eta suntsitutakoan sartuta bizi den eta drogen salmentarekin bere sendia mantentzen duen gazte baten historia adierazten digu.

Filmaren lehen eszenak, polizia lotuta dutela zabortegira iritsi eta bertan hiltzen dutenera arteko Alexen lagun-taldearen autoz egindako bidaia Calparsororen lehendabiziko lan honek dituen gauza on eta txarren erakusle argia da. Mugan dagoen gaztedi marjinal baten printzipioz hizkera era bikainean biltzen dituen elkarrizketak dira baina gehiegikeriaren eraginez pobrezian erortzen dira. Kalitate handiko zinez ikuslea liluratzeko -poliziaren exekuzioa- ohikoa ez den talentu eta aktore-zuzendaritza bikaina. Indarkeriarekiko eszenaren erabakitasun bikainari Alexek "mierda, mierda, mierda, qué hostias hago yo entre tanta mierda", oihukatzen duen eszenak jarraitzen dio, toki guztietatik zakar-poltsaz inguratuta noraezean ibiliz doala, era honetan, modu bitxi eta iradokitzaile batez poesía eta indarkeria uztartuz. Filmaren erritmoak, sarritan korapiLoa kamara eskuan dela hartzen da, kontatzen dagoenarekin ikuslea zuzenean inplikatzen duen irudien zurrunbilo zorabiagarria sortzen du. Gogor, arin eta irmo, euskal zuzendariak ez dio Alexi arnasbiderik ematen eta ezta bere infernuko lankideei eta ezta ikusleari ere. Calparsorok Amildegira jauzi Belineko Zinemaldiaren Ikuspegia atalera aurkeztu zuen eta prentsa espezializatuari ez zuela "sino un retrato del Oeste en las ciudades industriales en decadencia" egin adierazi zion, filmaren lokalizaziorako baliagarri izan ziren Sestaoko paisaiaren eta Labe Garaien hondakinei buruzko aipamenez.

Kritikak eta jendarteak zinemagilearen proposamena txalotu egin zuten eta arrakasta Euskal Herrian eta espainiar estatuan bere estreinaldia ondoren baino geroagora arte luzatu zen. Gero sariak heldu ziren. Filmak, adibidez, Bogotako Zinemaldiko Epaimahaiaren aipamena lortu zuen. Gainera, Najwa Nimrik, bere interpretazio bikainagatik hainbat sari lortu zituen; Ginebrako Jaialdian (1995) Aktoresarik Hoberenari Saria, Moskuko Zinemaldian Errebelazio-Aktoresa Europarrik Hoberenari Saria (1995), Angerseko Zinemaldian Agintzarik Gazteenari Saria (1995), "El Mundo" egunkariaren Euskal Aktoresarik Hoberenari Saria (1995) eta Cinema Jove Zinemaldiko Emakume-Interpretaziorik Hoberenari Saria (1995). Euskal zineak laurogeita hamarrean beste talentudun zuzendari baten agerpenak harritu egin gintuen.

  • Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (las películas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1997, 583 orr.
  • Rodríguez, María Pilar: Mundos en conflicto: Aproximaciones al cine vasco de los noventa, Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Universidad de Deusto, 2002, 284 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: El cine del País Vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997), Donostia, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Ikusgaiak-Cuadernos de Cinematografía, 3 zka., 1999, 407 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 272 or.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera 2, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 311 or.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera 3, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 276 or.