Montxo Armendarizek zuzendu eta Aiete Film, Ariane Films eta Euskal Media sozietate publikoak 1997an ekoiztutako filma.
Montxo Armendarizen bosgarren luzemetraiaren sormenaren historia, ikaragarria da. Elias Querejetarengandik aldenduta, gidoia, Tasio filma bezala, luzaroan ekoizle askoren eskuetatik, antza denez filmaren ukitu komertzial gutxiagatik, babesik aurkitu gabe igaro zen.
Zorionez, beste euskal zinemagile batek, Imanol Uribe, filmaren ekoizpena beregain hartu zuen. Bihotzaren sekretuak filmak, ekoizle bila gidoi biak jasan behar izan zituzten nekeengatik bakarrik ez ezik, baita Armendarizen haurtzaroko oroitzapenetan oinarritutako landa- eta hiri-esparruak halabeharrez talka egiten duten munduaren berregitean ere, Tasiora garamatza. Javik esperimentatzen duen bizitzarako hasiera-prozesua (Andoni Erburu umeak interpretatua), Bihotzaren sekretuak filmeko gai nagusia, protagonistaren begirada historiaren gidari eta benetako protagonista bihurtzen den Ikusmena laburmetraia edo 27 ordu bezalako egile berberak egindako beste film batzuen antzera, emozio zirraragarridun zamaz pantailaratzen da.
Luzemetraia, Armendarizen zinean ohikoa den bezala, bere gainontzeko filmografía guztiarekin erabateko koherentzia du. Bai arlo estilistikoetan eta baita aldeztutako idearioan ere. Eta, egia esan, haurtzarotik heldutasunerako igarobideari buruzko historia eder honetan, askatasun-nahia edo manipulazioarekiko mespretxua, Tasio, Jon (27 horas) edo Alouren (Las cartas de Alou) pertsonaietan hain nabarmen direnak, berriz biziberritzen dira. Bihotzeko sekretuakeko pertsonaiak Francoren militartasunaren menpeko gizartean bizi dira. Bizitza, beraz, errepresioak menderatuta du. Askatasun nahia Mariak (Charo Lopez) interpretatutako egitekoan nabarmen azaltzen da eta baita banaketa osatzen duten beste gainerako emakumeengan ere. Emakumeak makurrarazi eta gizonaren uztarriari lotzeko temati agertzen den sistemaren aurka etenik gabeko borrokaldian dira. Filmeko umeak, era berean, hegan eta aske izateko euren ahaleginean ezin daitezke erlijio-iluntasunean intolerantea, indar-militarrean ahaltsua eta agintearen gehiegikeria ohiko jarduera arau ditzan gizarte baten, eroso aurkitu.
Uribe eta Armendarizen apustu arriskutsuak merezitako sari-uzta ekarri zuen. Filma Berlineko Zinemaldian aurkeztu zen eta bertako kritika eta jendarteak gogo-biziz hartu zuten, europar Filmik Hoberenari Angel Azul Saria lortuz. Geroztik, Chicagoko Zinemaldian jendartearen saria lortu zuen eta baita Filmik Hoberenari Onda Saria ere. Espainiar Akademiak Oscarretara hautagai bezala hautatu zuen Atzerriko Filmik Hoberenaren atalean. 4 Goya lortu ondoren, 1998an Atzerriko Filmik Hoberenerako Oscarrerako izendapena jaso zuen, azkenean Mike Van Diem zinemagilearen Karakter film holandarrak estatuilatxo preziatua bereganatu arren.
- Angulo, Jesús (et al.): Secretos de la elocuencia: el cine de Montxo Armendáriz, Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa-Festival de Cine Español de Málaga, 1998, 364 orr.
- Rodríguez, María Pilar: Mundos en conflicto: Aproximaciones al cine vasco de los noventa, Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Universidad de Deusto-Deustuko Unibertsitatea, 2002, 284 orr.
- Roldán Larreta, Carlos: El cine del País Vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997), Donostia, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Ikusgaiak-Cuadernos de Cinematografía, 3 zka., 1999, 407 orr.
- Roldán Larreta, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.