Hernanin 1934ko urriaren 27an jaiotako ekoizle gipuzkoarra. Madrilen 2013ko ekainaren 9an zendu zen.
Bere gaztaroan Kimika eta Zuzenbide ikasketak egin eta Real Sociedad futbol taldean jolastu zuen. Zineagatiko bere interesak Donostiako zine-kluben mugimenduan eraginkortasunez parte hartzera eraman zuen 1960an Madrilera zazpigarren artean jarduteko joan zen arte.
Jada lehen une horietan zinemagintzaren ekoizpenari buruzko bere kontzeptu pertsonalaren baitan ezarriko dituen ildoak zehaztasunez finkatzen ditu. Kontzeptu hori zuzendari gazte eta ezezagunenen aldeko apustua eginez hasten da. Hori da Ezeiza, Saura, Chávarri edo Ericeren kasua bere ekoizle gisako hasierako jardunean. Edo Gutierrez Aragón edo Armendárizen 80ko hamarkadan. Gracia Querejeta edo Fernando Leonengana 90eko hamarkadan iritsi arte. Gainera produktoraren filmazio guztiak egiteaz arduratutako talde teknikoa sortzen du. Hurrengoak bezalako izenak nabarmendu daitezke: Teo Escamilla edo Luis Cuadrado argazki zuzendari bezala , Pablo G. del Amo muntaia zereginetan edo Primitivo Alvaro produkzio buru bezala. Beste "Kerexeta zigiluaren" arlo nabarmen bat ezarritako boterearekiko jarrera desafiagarria erakusten zuen aurrekontu urriko filmen sustapena da.
Antxon Ezeizaren El próximo otoño (1963) izan zen Kerexetak ekoiztutako lehen film luzea. 1964an, 60 eta 70eko "espainiar zine berri" interesgarri eta istilutsuaren operazio-gune bihurtuko den Elías Querejeta PC bere produkzio-etxea sortu zuen. Hastapeneko film aipagarriak honako hauek dira: Carlos Sauraren La caza (1965) Berlingo Zinemaldian Zilarrezko Hartza lortu zuena, Víctor Erice, José Luis Egea eta Claudio Guerinen Los desafíos (1968), Carlos Sauraren El jardín de las delicias (1969), Francisco Regueiroren Carta de amor de un asesino (1972), Carlos Sauraren Ana y los lobos (1972), a href="/eu/artikulua/ar-65485/">Donostiako Zinemaldiko Urrezko Kontxa lortu zuen Ericeren debut ikaragarria ekarri zuen El espíritu de la colmena (1972), Wim Wendersen La letra escarlata (1973), Carlos Sauraren La prima Angélica (1973) - Cannesko Zinemaldian Epaimahaiaren Sari Berezia (1974)-, Carlos Sauraren Cría cuervos (1975) -Cannesko Zinemaldian Epaimahaiaren Sari Berezia (1976)-, Ricardo Francoren Pascual Duarte (1975) -Zinemagintzako Idazleen Elkartearen Filmik Hoberena (C.E.C.)-, Jaime Chávarriren El desencanto (1976) -C.E.C.-en Filmik Hoberena-, Emilio Martínez Lázaroren Las palabras de Max (1977 ) -Berlingo Zinemaldian Urrezko Hartza lortu zuen beste debut harrigarri bat-, edo Carlos Sauraren Deprisa, deprisa (1980), Kerexetaren ekoizpen-etxearen beste garaipen bat, jada 1981ean Berlingo Zinemaldian Urrezko Hartza lortuta zuelako. Laurogeiko hamarkada, El sur(1983) ekoizpenaren ondoren -Chicagoko Zinemaldiko Urrezko Hugo (1983)- eta Kerexetaren aldetik Montxo Armendariz zinemagilea aurkitu eta bere Tasio lehendabiziko film luzea ekoiztu ostean, Victor Ericerekin izan zuen desadostasuna eta ondorengo etenagatik nabarmendu zen. Filmea Donostiako Zinemaldian hiru sariz saritua izan zen, Antena 3ko urteko Filmik Hoberenaren saria edo Biarritzeko Lehen Saria ere. Bestalde bere bigarren filma, 27 horas (1986) ekoiztu zuen, Donostiako Zinemaldian Zilarrezko Kontxa lortuz.
Kerexetaren produkzio-etxearentzako laurogeita hamarreko hamarkada Montxo Armendarizen arrakasta berria batekin hasi zen. Las cartas de Alou (1990) filmarekin Donostiako Zinemaldian bost sari eskuratu zituen, euren artean Urrezko Kontxa (1990), Goya sari bi eta bi C.E.C. sari ere. Beste aurkikuntza pertsonal handi baten, Gracia Kerexeta bere alaba, lehen film luzea ekoiztu zuen. Filmak, Una estación de paso (1992) izenekoa, Valladolideko Epaimahaiaren Sari Berezia lortu zuen. Laurogeita hamarreko hamarkadan beste honako izenburudun filmak egin ziren: Jean Pierre Jeunet eta Marc Caroren La ciudad de los niños perdidos (1995), Montxo Armendárizen Historias del Kronen (1995), Gracia Querejetaren El último viaje de Robert Rylands (1995) - C.E.C.-en bost sari, "El Mundo" Euskal Zinearen V. edizioan Elías Kerexetarentzako Gidoirik Hoberenari Saria (1997)- Fernando Leónen Familia (1996), Fernando Leónen Barrio (1998) -Donostiako 98. Zinemaldian hiru sari, euren artean Zuzendaririk Hoberenari Zilarrezko Saria, hiru Goya 1999an eta Euskal Zineari "El Mundo" Sarien VII edizioan Pelikularik Hoberenari Saria (1999)- edo Gracia Kerexetaren Cuando vuelvas a mi lado (1999).
2000. urtetik aurrera Elías Kerexetaren produkzio-etxea Via Digitalarekin El ojo del la cámara izeneko egunerokotasuneko errealitateari buruzko dokumental batzuen ekoizpenerako adostasun batera iritsi zen. Horrezaz gainera Fernando Buesa burukide sozialistari eta Jorge Diez Kerexeta bere bizkartzainari bizia kendu zien E.T.Aren atentatuak astinduta, Kerexetak lehendabiziko aldiz bakarrean, Eterio Ortegaren Asesinato en febrero (2001) idatzi zuen. Iraganean bere zinea frankismoaren aurkako borrokarako tresna bezala erabili bazuen ere oraingoan E.T.A.ren borroka armatuaren aurka ere gauza bera egiten zuen. Artegatasun horien inguruan berriro jardun zuen Eterio Ortegaren (El ojo de la cámara izeneko formatuaren baitan) Ciudadanos vascos (2001) dokumentala eginez. 2002. urtean Donostiako Nazioarteko Zinemaldian Kerexetaren produkzio-etxearen beste historia-itu handi bat, Fernando León de Aranoaren Los lunes al sol izenburudun langabeziaren aurkako salaketa sentiberatsua aurkeztu zen.Bere estreinaldian Filmik Hoberenaren Urrezko Kontxa jaso zuen. Gainera Zinemaldi horretan C.E.C.en saria, Nazioarteko Kritikaren FIPRESCI Saria edo Signis Saria ere jaso zituen. Goya Sarien XVII. Edizioan (2003) bost sari jaso izanagatik, euren artean Filmik Hoberenari eta Zuzendaririk Hoberenari sariak, jaialdiko irabazle handia izan zen. Gainera Zine-Zuzendarien Elkartearen (ADIRCE) bi sari, 2003ko Zinema-Idazleen Elkarteko bost edo Nantesko Zine Espainiarraren (2003) Zinemaldiko XXIII. edizioan Epaitegi Gaztea eta Julio Verne sariak lortu zituen. Eta Zilarrezko Fotogramen 53. Edizioan (2003) sari bi lortu zituen, Espainiar Filmik Hoberenari Zilarrezko Fotogramak eta Aktorerik Hoberenari (Javier Bardem) Zilarrezko Fotogramak.
Geroztik Kerexetaren faktoriak Gracia Kerexetaren Héctor (2003) estreinatu zuen -Malagako Nazioarteko Zinean Filmik Hoberenari Zilarrezko Biznaga- , E.T.A.ren jardueraren aurkako Eterio Ortegaren Perseguidos (2004) filmarekin bere salaketaz jarraitu zuen eta Javier Corcueraren Invierno en Bagdad (2004) bezalako lanak-Malagako Nazioarteko Zinean Dokumentalik Hoberenari Zilarrezko Biznaga Saria, Nazioarteko Latindar Los Angelesen Dokumentalik Hoberenari Saria, Ourenseko Zinemaldian Aipamen Berezia- Eterio Ortegaren Noticias de una guerra (2006), Sergio Oksmanen Goodbye, America (2006) edo Blanca Portillorentzako Aktoresarik Hoberenaren Zilarrezko Kontxa eta Gidoirik Hoberenaren Epaimahaiaren Saria jaso zituen Gracia Querejetaren Siete mesas de billar francés (2007) aurkeztu zituen. Gainera bi Goya sari jaso zituen. Bata Aktoresarik Hoberenarentzako (Maribel Verdú) eta bestea atkore-zerrendako Aktoresarik Hoberenarentzako (Amparo Baró).
2009an Valladolideko Zinemaren 54. Nazioarteko Astearen barnean, Elias Querejetak Cerca de tus ojos (2009) aurkeztu zuen, zuzendari gisa osatu zuen lehen film luzea. Filmean munduan giza eskubideak behin eta berriz urratzen direla salatzen da gogor.