Zuzendariak

Egea Insa, Josep Vicent

1961ko ekainaren 3an Cocentainan (Alacant) jaiotako zuzendari eta konpositorea.

Tronpetan titulatua, biolin, piano, perkusio, konposizioa eta koru eta orkestren zuzendaritzan burutu ditu ikasketak Espainia nahiz atzerrian. Konposiozioa eta orkestra zuzendaritzan karrera-amaierako lehen sariak eskuratu ditu.

Bere lanen artean azpimarratzekoa dira banda sinfonikorako idatzitako Catarsis; orkestrarako El principio del fin (Fernando Remacha konposizio saria), Poema Sanférmico (1985eko Nafarroako Gobernuaren konposizioa saria); kontralto, baxu bakarlari eta koru mistorako Maldicio (1987ko Tolosako Abesbatza Lehiaketan, konposizioko nazioarteko I. saria) eta Homenaje a Federico García Lorca (1988ko Donostiako Kontserbatorioaren Ohorezko Saria). Iruñako Taldea bezala ezagutzen den konpositoreen taldeko kidea izan da. 1997an Iruñeako udal musika bandako, La Pamplonesa, zuzendari postua lortu zuen oposizio bidez. Talde maila altura ematea lortu du.



  • Medina, Ángel: "Egea Insa, José Vicente". Non: Casares, E. (zuz.): Diccionario de la Música Española e Hispanoamericano. [Madril]: Egile eta Editoreen Elkartea, 1999. 4. t., 630 or.
  • Bere lan batzuk Eresbileko artxiboan daude.