Instrumentugilea

Basurco Zabaleta, Eusebio

Txistulari eta konpositorea. Orion 1856an jaiotakoa, Martxelino txistulariaren anaia. 1921ean hil zen.

Raimundo Sarriegiren lagun mina izan zen. Txistua jotzeko aparteko dohaina zuen eta horri esker bere garaian ospe handia lortu zuen. Donostiako Txistulari Bandaren zuzendaria izan zen urte askotan.

Konpositorea izanik, sei hilabetean behin udalean txisturako lan bilduma aurkezten zuen, 1895eko Música euskara para trío de silbos azpimarratzekoa delarik. Azken horrek txistua, silbotea eta atabalerako dantzak biltzen ditu eta Txistulari aldizkarian argitaratu zen 1991an (146. zbk., Uztaila 1991). Eresbilen 20 bat lan daude bilduta, besteak beste, Artzay-cantak, nº 25 eta Minue bi txistu, silbote eta atabalerako; Orripeko, San Pedro, Zortziko edo Glu glu glu glu bi txistu eta atabalerako; Zortziko San Pedro bi txisturako, edo Martxelino bi akordeoirako.

  • LEIÑENA, P.: Basurco Zabaleta, Eusebio. in Casares, E. (zuz.), Diccionario de la Música Española e Hispanoamericana (2. alea, 290 or.). [Madril]: Sociedad General de Autores y Editores, 1999.
  • ERESBIL: Partituras de música vasca: catálogo. Kontsulta Eresbilen.
  • Eusebio Basurko eta brokel dantza. Txistulari, 146, [I.g.] uztaila (1991), 85-86 or.