Txirula irakaslea. Orion jaio zen, Gipuzkoan, 1868ko ekainaren 2an, eta Donostian hil zen, 1920ko azaroaren 6an.
Parisko Kontserbatorioan ikasi zuen, Paul Taffanelen dizipulu kuttuna izanik. Bere garaiko flauta kontzertista onenetakotzat jo zuten. Europa osoan eman zituen errezitaldiak eta Madrilgo Errege Antzokiko eta Parisko Operako flauta bakarlaria izan zen.