Filologoak

Zalbide Elustondo, Mikel

Filologoa eta soziolinguista. 1951n Donostian jaioa.

Ingeniaritza Industrialeko ikasketak egin zituen Nafarroako Unibertsitatean, goiz hasi zen euskararen munduan lanean eta hizkuntzaren normalizazioan, hizkuntzaren soziologian, terminologia zientifikoan eta hezkuntza elebidunean espezializatu da.

Elhuyarren sorreran eta izen bereko argitalpenean parte hartu zuen, baita UZEIren sorreran ere. UZEIren arduradun izan zen 1978an, eta fisika, kimika eta matematikako hiztegiak zuzendu zituen.

Euskal Kontseilu Nagusiak euskal unibertsitatearen sorrera bultzatzeko sortutako Unibertsitate Plangintzarako Batzorde Mistoko kidea da, eta 1981etik Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuko burua da.

Euskaltzain urgazlea 1983tik, euskaltzain oso izendatu zuten 2006an.