Zuzendariak

Sobrevila Saracho, Nemesio Manuel

Bilbon 1899an jaiotako zinemagile, arkitekto eta dekoratzaile bizkaitarra. Donostian, 1969. urtean zendu zen

Arkitektura ikasketak Bartzelonan egin zituen, Parisen gero zabalduz. Halaber bere beiragile eta margolari lez zituen arte zaletasunak garatu zituen, bizkaitar hiribilduan 1919an ospatutako "Primera Exposición Internacional de Pintura y Escultura" Batzordean parte hartuz.

Zinemagile bezala, bere lehendabiziko El Sexto Sentido filma 1926an egin zuen. Urte bete beranduago Lo Más Español. Al Hollywood madrileño zuzentzen du, Ricardo Barojak, bietan, gidoilari, maketagile, dekoratzaile eta interpretari bezala jardunaz. Porrot egindako filmaketa bik jarraitzen diote (1929); San Ignacio de Loyola izenburuduna eta Asuero Doktoreari buruzko zinta gatazkatsu bat, biak presio politikoengatik eragotziak. 1935ean Luis Buñuelek ekoiztu eta aragoar artistarekin izandako ika-mikengatik amaitu gabe utzi eta, Jose Luis Saenz de Herediak bukatu zuen La Hija de Juan Simón filmazioari hasiera ematen zaio. 1937an, Guda Zibil gorrian, La División Perdida filmazioari hasiera eman zitzaion, hori ere zapuztua.

Bilboren erorketaren ondoren Parisen erbesteratua, frantziar hiriburuan Eusko Jaurlaritzak agindutako Gernika filmaketaz arduratu zen. 1938an Euskadiren egoera ezagutarazteko asmotan Eusko Jaurlaritzak babestutako Elai-Alairi eskainitako dokumental bat filmatzen du europar ibilaldian zehar dantza taldeak izandako ekitaldiak bilduz. II. Mundu Guda hastean Hegoamerikara doa, Chile, Venezuela eta Argentinan biziz. 20 urte geroago itzuliz, Donostian kokatuko da.

1928an, Zinemagintzarekiko Kongresu Espainiarrean Las aplicaciones de la Arquitectura en Cinematografia izenburudun txostena aurkeztu zuen.

"Asociación de Artistas Vascos" elkartekide izanik, Sobrevilla gure zineman aurrendari izateaz gain, arkitekturan zein akuarelan eta beiragintzan ere garatu zuen konposaketa menperatu zuen, "sketchs" erako Al Hollywood... filmaren kasuan bezala, futurismoan eta surrealismoan, bere garaiko arte abangoardiarekin bat eginez, bere zinemagintza-ekoizpenetan erabiliz.

XLA

  • GUBERN, Román. Proyector de luna; la generación del 27 y el cine, Barcelona, Anagrama, 1999, 505 orr.
  • LARRAÑAGA, Koldo; CALVO, Enrique. Lo vasco en el cine (las personas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1999, 579 orr.
  • LARRAÑAGA, Koldo; CALVO, Enrique. Lo vasco en el cine (las películas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1997, 583 orr.
  • LÓPEZ ECHEVARRIETA, Alberto. Vascos en el cine, Bilbao, Mensajero, 1988, 403 orr.
  • ROLDÁN LARRETA, Carlos. Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.
  • UNSAIN, José Maria. El cine y los vascos, San Sebastián, Eusko Ikaskuntza /Sociedad de Estudios Vascos-Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca, 1985, 355 orr.
  • ZUNZUNEGUI, Santos. El cine en el País Vasco, Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundia/Diputación Foral de Vizcaya, 1985, 603 orr.

CRL