Kulturalak

Ballets Olaeta

On Segundo Olaetak sortuak. 1958an Madrilen arrakastatsu jardun zuten.

Eliza aurreko Aurreskua, Zuberoako Maskarada, Sagar-dantza etab. bezalako euskal gaiak landuz ekin die.

1967an Olaeta Baletak, On Viktorren zuzendaritzapean eta bere Lide, Javier eta Miren Teresa neba-arrebak lagunduz, hogeiko dantzari-taldea eratuz, Estatu Batuetatik eta Kanadatik bira arrakastatsu bat egin zuten.

1969an Durangon jardun zuen, Euskal Liburu eta Diskoaren Azoka zela eta, On Segundo de Olaetarena zen bertsioan Arretxinagako San Miel dantza aurkeztu zuen.