Literatoak

Arteche Aramburu, Ignacio

1892an Azpeitian jaio eta 1948an Zumarragan hil zen idazle gipuzkoarra.

Artikulugile atsegina izan zen La Gaceta del Norte, La Constancia, El Pueblo Vasco eta El Día egunkarietan. Medikua zen; haurtzaintzari buruzko euskarazko bulgarizazioak Donostiako Argia astekarian ikus daitezke, baita artikulu kostunbristak ere Bilboko Euzkadin. Aldizkari profesionaletan maiz kolaboratu zuen. Gazteleraz eta euskaraz ere hitzaldi ugari eman zituen. Euskal-Esnalean euskaraz egin zituen hitzaldiak "Itzaldiak" aldizkarian argitaratu ziren, Gure gaitzak (1923) eta Sendakintza gizaldiyetan zear (1928) izenburupean. Amentzako aholkuak liburua. El arte de criar a los niños liburua Zarauzko Euskal Argitaletxeak argitaratu zuen 1928an, eta Itxaropena argitaletxeak berrargitaratu zuen 1948an.