Gipuzkoako Deba herrian jaiotako lurjabea Nueva España (Mexiko) herrira pasa zen eta Aguascalientes (Nuevo Reino de Galicia) hirian finkatu zen. Hiri honetan María Teresa Rincón Gallardo kreolearekin ezkondu zen, Ciénaga de Mataren laugarren maiorazkoaren, Manuel Rincón Gallardoren eta Micaela Feijóren alaba. Aitaginarreba hil zitzaionean bere negozioen eta ogasunen ardura hartu behar izan zuen, bere ondorengoak, Francisco Javier Rincon koinatuak, hauen ardura hartu zuen arte.
Jesús RUIZ DE
GORDEJUELA URKIJO Ikertzailea, Euskal Herriko Unibertsitatea
Jesús RUIZ DE
GORDEJUELA URKIJO Ikertzailea, Euskal Herriko Unibertsitatea
