Biografiak

ARTEAGA ECHAGÜE, Joaquín de

1870ean Donostian jaiotako gipuzkoar nortasuna. XVII. Infanterriko Dukea, Lazkanoren Etxeko jauna eta Mendozaren leinuko burua.1908an, Manzanares el Realeko Santillana urtegia bezalako enpresa-proiektuen

egilea izan zen. Manzanares ibaiaren jauziak aprobetxatuz, energia elektrikoa Colmenar Viejo bezalako herrietara eraman zuen eta Madril iparraldeko auzoak urez hornitu zituen, Isabel II.a Kanalarekin gatazkan sartuz. Viñuelas eta Manzanares gazteluak zaharberritu zituen.

Diputatua eta senataria Alfontso XIII.aren erregealdian: 1896 (kontserbadorea), 1898 (koalizio liberala), 1899 (independentea), 1901 (ministeriala), 1903 (ministeriala), 1905 (Liga Foral Autonomista, Zumaiatik hautetsia), 1907 (katolikoa), 1910 (Zumaiatik hautetsia), 1916 (ministeriala), 1918 (dinastikoa).

Bere biografia 1947an argitaratu zuen, hil zen urtean, Cristina de Arteaga y Falguera alabak.

Artxiboa AUÑAMENDI