Sendagileak

Arteaga Borrero, Juan

Puerto Principen (Kuba) jaiotako medikua. Aita euskalduna zuen. Homeopata ezaguna izan zen eta bil liburu argitaratu zituen; bata medikuntzari buruzkoa (Tratamiento Especial para la Reuma Ciática, 1878) eta beste bat aziendaren hazkuntzari buruzkoa. 1869an Mexikora joan zen eta han bere Ikerketa Zootekniko ezagunak argitaratu zituen.