1944ko maiatzaren 10ean Donostian jaiotako kazetari eta emakume politikaria.
Oso gaztetatik izan zen irratiko profesionala, eta 25 urtez jardun zuen Donostiako Herri Irratian, bere jarduera profesionala etenda. Hori ez zen oztopo izan frankismo garaian Mugimendu feministan eta ELA-MSEn militatzeko, biak klandestinitatean.
Sistema demokratikoaren sorrerarekin batera, EITB sortu berrian ere parte hartu zuen, hainbat programaren aurkezpenean; zuzendaritza eta bikoizketa lanak ere egin zituen.
1988ko urriaren 25ean, Emakunde/Emakumearen Euskal Erakunde sortu berriko zuzendari izendatu zuten, sailburuorde maila zuela. Orduz geroztik, kargu horretan aritu zen, eta ekintza positiboko bi plan abiarazi, bultzatu eta ebaluatu ditu: Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeentzako Ekintza Positiboko I. Plana (1991-94) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeentzako Ekintza Positiboko II. Plana (1996). Azken plan horretan egituratzen dira euskal botere publikoek aukera-berdintasunaren arloan gauzatu behar dituzten politikak.
2004an, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeentzako Ekintza Positiboko III. Plana bultzatu, garatu eta ebaluatu zuen. genero-ikuspegia politika publikoetan (Gobernu Kontseiluak onartu zuen, 1999ko abenduaren 21ean) eta Eusko Legebiltzarrak 2001-2005 legegintzaldirako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea egitean.
Eusko Jaurlaritzaren izenean hainbat kongresu, mintegi eta jardunalditan parte hartu du, herri, estatu eta nazioarte mailan, besteak beste:
- Nazio Batuek Pekinen antolatutako Emakumeei buruzko IV. Mundu Konferentzia, 1995eko iraila.
- Nazio Batuen Konferentzia "Emakumea 2000. urtean: Generoen arteko berdintasuna, garapena eta bakea XXI. menderako", New York, 2000ko ekaina.
- Emakumearen Egoera Juridiko eta Sozialaren Batzordean (NBE) ordezkari, behatzaile gisa.
- Hitzaldi, topaketa, mahai-inguru, eztabaida eta abarren hizlaria. Euskal Herriko lurralde historikoetan eta gure erkidegotik kanpo.
Oiartzunen (Gipuzkoa) bizi da, eta oso ezaguna da bere izaera parte-hartzaile eta gogotsuagatik.
2005ean utzi zuen Emakundeko zuzendaritza.