Eibarren jaiotako gipuzkoar nortasuna. Arkitektoa.
ESBko kidea izan zen trantsizio garaian, eta HBko batzarkide hautatua izan zen Gipuzkoan, 1979ko apirilaren 3an egindako Batzar Nagusietarako hauteskundeetan.
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoaren Kultura Saria 1996. EHUko Arkitekturaren Teoria eta Historia irakaslea, Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko zuzendaria, La sombra de Roma tesi irudimentsua aurkeztu zuen 1997an. Leku sakratua Euskal Herriko Historia urbanoan. Bertan, euskal arkitektura aztertuz, "XIII. mendetik XVIII. mendera bitarteko euskaldunek, egon zitezkeen soluzio arkitektoniko ezberdinen aurrean, beti erromatarrenak aukeratzen zituztela" ondorioztatu da, bereziki Eliza erromatarrarenak.
Ondarearen kolaboratzailea.
