Bertsolariak

Arsuaga, Jose Francisco

Frantziskotarra. Lazkaon jaiotako bertsolaria. Hainbat konposizio idatzi ditu, Aranzazu aldizkarian eta aipatu aldizkariaren inprimategian inprimatutako bertso paperetan argitaratuak, hainbat gairen inguruan: Arantzazuko basilika berria, bere aita zendua, San Inazio, hainbat zorion, komentuaren bizitza...