1892an Tolosan musikarien familia batean jaiotako musikari gipuzkoarra. 1979an hil zen.
Tolosako Akademian egin zituen lehen solfeo eta biolin ikasketak, eta César Figuerido biolin kontzertistarekin perfekzionatu zen. Hari instrumentuen irakasle izan zen 20 urtez eta Santa Maria Orkestra Parrokialeko puntal sendoa, talde amateurra, bere generoan bakarra Euskal Herrian.
- Linazasoro, Iñaki: Tolosa. Musikaren herria, Tolosako Udala, 1985.