Izuelako Artzaia.
XIX. mendeko bertsolari gipuzkoarra, Aiako Alzola auzoan jaioa. Jaio zen baserriari zor dio izena. Bertso-papera erabili zuen lehen bertsolarietako bat izan zen. Artzain eta tratulari lanak egiten zituen. 1835ean Kanta Konsideragarriak argitaratu zituen, gure fedearen egiei buruzko gogoetak. Patxi Elosuk eta Izubelako Artzayak egiñdako tratubaren gaiñian Pastorrek jarritaka itz neurtubak izenburua darama. Fernando Amezketarraren gisako pasadizo burutsuak egozten zaizkio. Behinola, beste bertsolari batekin desafiatu zuen bere burua. Epaimahaiak, garailetzat nor jo erabaki ez zuenez, aurkariak kantatutako ahapaldiak buruz errepikatuko zituenak irabaziko zuela zehaztu zuen. Izuelak errepikapen hori lortuko luke, ez, ordea, bere aurkariak.
Erref. Antonio zabala: Historia del bersolarismo, Auñamendi, Donostia, 1964, pp. 70-72.
