- 1910: Paris, lehen akuarela erakutsi zuen 5e. Exposition d'Art Moderne delakoan.
- 1911: Paris, lehen aldiz Salon des Artistes Français aretoan jarri zuen bere obra ikusgai.
- 1913, 1914, 1920 eta 1937: Paris, Salon d'Automne.
- 1914: Paris, bakarkako lehen erakusketa Fiquet Galerian.
- 1920: urria, Baionan. Baiona eta Miarritzeko Société des Amis des Arts erakusketa. Tonbolan Arrueren akuaforte bat oparitu zen.
- 1922: Paue, Grand Hotel, urtarrilaren 10etik otsailaren 10era. Société des Amis des Arts aretoko erakusketan Euskal Herriko eszenak erakusten zituzten hogeita hamar margolan aurkeztu zituen, horien artean, L'Église de Bidarray.
- 1923: Londres. Abuztuan Donibane Lohizunen antolatu zuen erakusketa Groupe des Neuf (bederatzien taldea) izeneko taldearekin. Choquet, Colin, Domergue, Godbarge, Labrouche, Masson, Ribera eta Virac.
- 1925: Paris, Danse au Pays Basque aretoan egin zuen aurkezpena. 1927: Baiona. Musée Basque izenekoan antolatutako erakusketa Groupe des Neuf taldearekin. Han hauek aurkeztu zituen: Pêcheurs, Paysans eta Musiciens de village (gouache), azken hori artista museoari dohaintzan emana.
- 1928: martxoan Buenos Airesen antolatu zuen erakusketa bere anaiekin batera, beranduago Cordoba, Rosario eta Montevideon (Moretti-Catelli Galeria). Ramirok obra asko aurkeztu zituen, horien artean Le Pont de Bidarray en automne nabarmendu behar da.
- 1932: Baiona. Madim Galeria, abendua, formatu txikiko erakusketa batean parte hartu zuen Colin, Elizaga, Labrouche, Masson, Ribera eta Veyrinekin batera.
- 1935: apirilaren 1etik maiatzaren 30era Paueko 62e. Exposition de la Société des Amis des Arts erakusketan parte hartu zuen. Han Paysage Basque y Enfant portant un poisson obra aurkeztu zuen. Paris: Arts Graphiques aretoan antolatu zuen erakusketa Elizaga eta Veyrinekin batera. Donostia: Euskal Pinturaren Berrogeita Hamar urte izeneko erakusketan parte hartu zuen Paysage de Tolède eta Joueur de cartes obrak erakusgai jarrita.
- 1936: Ramiro Arrue erakusketa Donibane Lohizunen.
- 1937: apirilaren 22tik maiatzaren 22ra Tournant de rivière eta Danseurs Basques obrak aurkeztu zituen Paueko Exposition des Amis des Arts erakusketan.
- 1938: maiatzaren 12tik ekainaren 12ra Famille de pêcheurs eta Village Basque obrekin Paueko Exposition des Amis des Arts erakusketan berriro ere. Ramiro Arrue erakusketa Donibane Lohizunen.
- 1950: Donibane Lohizuneko Salon des Artistes Pyréneens delakoan jarri zuen bere obra ikusgai.
- 1952: urte horretako abenduaren 20tik 1953ko urtarrilaren 11ra Paueko kasinoan egin zuen aurkezpena, Exposition des Artistes des Pays de l'Adour izenekoaren barnean: Village Basque; Vallée d'Ossau eta Vallée de Campan.
- 1953: Paris, otsailaren 17tik 28ra Village Basque obra jarri zuen erakusgai La Spirale Galerian.
- 1956: Paris, abendua, Duncan Galerietan izan zen erakusgai Mayi Darizcurren, Lansalot eta beste batzuekin batera.
- 1962: Paueko Xe. Salon erakusketan izan zen ikusgai.
- 1965: Donostia. 1970: Expression 70. Artista garaikideen topaketa. Han Le Voeuf remarié eta Sur la place obrak aurkeztu zituen.
- 1991: Frantziako funts publikoetan gordetako Ramiro Arrueren obraren erakusketa Baionako Musée Basque et de l'Histoire delakoan.
- 1993: Donibane Lohizune, Ducontenia aretoa, maiatzaren 8tik abuztuaren 30era, Ramiro Arrueren obraz osatutako erakusketa.
- 1996: urte horretako azaroaren 9tik 1997ko otsailaren 15era, Ramiro Arrueren obraz osatutako erakusketa Paueko Musée National du Chateau izenekoan.