Arkitektoak

Arrue Matilla, Ignacio

1958ko abenduaren 7an Donostian jaiotako arkitekto gipuzkoarra.

Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan ikasi zuen (1976-1984). Egituren Saileko irakasle laguntzailea eta Eraikuntza Saileko irakasle elkartua 1993. urtera arte.

Madrilgo Arkitekturako Goi Mailako Zentroko (Antonio Camuñas Fundazioa) irakasle titularra izan da, eta, ondoren, DOS SOFTWARE enpresako zuzendari teknikoa. DOS SOFTWARE enpresaren sortzaileetako bat da, eta arkitekturaren, ingeniaritza zibilaren eta eraikuntzaren sektoreetarako aplikazio informatiko teknikoak eta diseinukoak garatzea eta merkaturatzea du jarduera nagusia.