Mendia

ARRUE, Beñat

Aizarnazabalen jaio eta Azpeitian bizi den alpinista gipuzkoarra. Lagun Onak.Posey talde azpeitiarreko kidea izan zen, eta esperientzia zabala

izan zuen Alpeetan, Andeetan eta Pirinioetan. Bere igoerarik nabarmenenen artean Huascarán (6.786 m.), Larrabetzu (6.025 m.), Alpamayo (5.947 m.), Ishinca (5.530 m.), Urus (5.420 m.) eta Cervino

(4.474 m.).7.161 metroko Pumori nepaldarrean (Himalaia) hil zen, 6.500 metroko altueran zegoen elur-jausi batek harrapatuta.