Errenterian jaiotako abeslari gipuzkoarra. Bere jaioterriko Orereta Abesbatzan hasi zen abesten, gero Oinarrira eta Andra Mari Abesbatzara igaroz. 1980 eta 1985 artean kantua ikasi zuen Juan Erasorekin; azken urte horren eta 1988aren artean Donostiako Orfeoiaren Kantu Eskolan sartu zen. Hurrengo ikasturtean Italiara joan zen ikastera Claude Thiolas maisuarekin.
Peñaflorida Kaperarekin, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta Aita Donostia Orkestrarekin abestu du. Musikasteren eta Donostiako Musika Hamabostaldiaren hainbat ediziotan parte hartu du. Errenteriako Andra Mari, Orereta eta Oinarri abesbatzetako, Zegamako Orkatz abesbatzako eta Villabonako Abesbatzako ahots teknika irakaslea.
