Konposatzaileak

Arroyo, José Francisco

Konpositorea, instrumentista, zuzendaria eta enpresaria. Oiartzunen jaio zen 1818ko urtarrilaren 14an eta Porton (Portugal) hil zen 1886ko irailaren 20an.

Gazte zelarik Oportora joan zen bizitzera eta berehala lortu zuen errejimendu militar batean musikari plaza bat, ondoren Oportoko San Juan Teatro Lirikoko orkestran klarinete plaza lortuz. 1849tik Udaltzaingoaren Musika Bandaren zuzendaria izan zen, eta 1858 eta 1859 artean Barietateen Antzerkiaren zuzendaritza hartu zuen, Braz Martinsekin batera.

Klarinetea eta txirula menperatzen zituen, eta hainbat generotako lanak konposatu zituen. Mauleonen Bianca (1846) eta Francesca Ventivoglio (1849) operak nabarmendu behar dira, baita Sardiniako Carlos Alberto erregeari eskainitako Hileta-martxa (1849) eta Maria II.a erreginari eskainitako Kantata (1852) ere. Bizitza politiko bizia izan zuen eta musika jarduera profesionala utzi eta gerentzian aritu zen azken urteetan.

  • SUÁREZ-PAJARES, J.: Arroyo, José Francisco. In Casares, E. (zuz. ), Espainiar eta Hispanoamerikako Musikaren Hiztegia (ik. eta hh. 761-762). [Madril]: Egile eta Editoreen Elkarte Nagusia, 1999.