Egea de los Caballeros (Zaragoza) herrian jaiotako medikua. Iruñean hil zen 2005eko otsailaren 20an.
Zaragozako Unibertsitatean egin zituen Medikuntza eta Kirurgiako ikasketak. Gerora, Nafarroako Ospitale Zibileko Anestesiologia eta Erreanimazio zerbitzuan anestesista gisa prestatu zen 1958/61 bitartean. Prestakuntza hori Pariseko Foch Ospitaleko Anestesiologia eta Erreanimazio zerbitzuan sakondu zuen 1961-62 bitartean (G. Vourch izan zuen irakasle).
1962an, dagoeneko mediku gisa, Nafarroako Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko Unibertsitate-kilinikako Anestesiologia eta Erreanimazio zerbitzuan aritu zen eta bertako buru izan zen 1964. urtera arte.
Nafarroako Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko anestesiologiako ohiko irakasle izan zen eta hainbat eta hainbat artikulu argitaratu zituen zientzia arloko argitalpen espezializatuetan. Horrez gain, anestesiologiari buruzko 20 doktorego-tesi baino gehiago zuzendu zituen.
Anestesia eta Erreanimazioko Euskadiko eta Nafarroako Elkarteko presidente, Société Française d'Anesthesie, Analgésie et Reanimation delakoan urgazle, Anestesiologiako Munduko Federazioko Espainiako ordezkari, Anestesiologiari buruzko Medikuntza-Zientzien Akademiako kide eta 1992n sortutako Anestesiologiako Europako Elkarteko kide eta sortzaileetako bat.
