Mutrikun jaiotako artista gipuzkoarra.
2004ko abenduan, Udaltalde 21 Debagoiena mankomunitatearen logotipoa aukeratzeko lehiaketa irabazi zuen. Udaltalde hori udalerri hauek osatzen dute: Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz Gatzaga eta Oñati.
2005ean, Eibarko Udalak antolatutako "Eibar Zabalik" logotipo lehiaketaren irabazlea izan zen, lehenengo Immigrazio Udal Plana onartu ondoren, Besarkada izeneko diseinuagatik.
