Dramaturgoak

Arrizabalaga, Luis Maria

Euskarazko lan dramatikoen egilea. Donostian jaio zen 1889ko abuztuaren 25ean. Ez dakigu noiz hil zen.

Loyola, Burgos, Oña, Gijon eta Manresan egin zituen teologia, filosofia eta literatura ikasketak. 1924an Caracasen ASIA aldizkaria sortu zuen eta bertako zuzendaria izan zen. Bere obra dramatikoak gaztelaniaz eta euskaraz idatzita daude. Aipa ditzakegu Ator eta akit, Baraze'ren Zipriano mixiolari ta aitorle, (1928). Era berean, aipatzekoak dira Teatro Misional lanaren gaztelaniazko bi liburukiak eta Destellos Javieranos Antonio Massanaren (1958) edo Xabier izpiak-Massanaren (1961) musika-ilustrazioekin osatutako hamaika koadrotan banatutako santuaren bizitzako obra eszenaratua.

Erref. San Martin: Euskal idazleak, 1968 (38).