Azkoitian 1946an jaiotako ilustratzaile gipuzkoarra.
Filosofia eta Teologia ikasketak egin zituen Vienan. Bakarkako eta taldekako hainbat erakusketatan parte hartu du, baita "Karmel" aldizkarian eta Gipuzkoako Dorretxeak eta Jauregiak liburuan ere. Elkargik argitaratutako egutegiak diseinatu ditu. 2004koak Euskal Herri osoko monasterio, katedral eta elizetako dozena bat estanpa biltzen ditu.
