Ekonomilariak

Arriquibar Mezcorta, Nicolás de

1714ko irailaren 17an Bilbon jaiotako legelari eta ekonomialari jakintsua.

Birritan Bilboko Kontsulatuaren nagusi izan zen eta 1768tik Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko meritudun bazkidea.

Bere idazlan garrantzitsuena, Recreaciones políticas, Reflexiones sobre el amigo de los hombres en su tratado de población, gure intereserako aintzat hartua, Gasteizen 1779an argitaratu zen. Euskalerriaren Adiskideek argitaratua, bazkideentzako derrigorrezko irakurgai bezala erabili zuten. Idazlan horren atari gisa Charles d'Avenant-en "Política Arithmetic" lanaren itzulpena den "Tratado de aritmética política, traducido del inglés por sus cuartas comisiones" agertzen da. Idazlana Mirabeauk (aita) bere "L'ami des hommes ou Traité sur la population" idazlanean azaldutako tesia aurkajarriei erantzuna da. Nekazaritzan hobekuntzak sartzearen aldekoa da baina fisiokratei industriaren lehentasuna defendatuz aurre egiten die.

Arrikibarrek, eskulangintzaren babesa eta, industriarako beharrezkoa zen eskulana mantentzeko "ogi merkea"ren politikari eusteko ekimen bakar bezala zerealen barne merkataritzaren askatasuna aldarrikatu zituen. Bere ustez, lehengaietan eta lehen beharrizanerako gaikiekiko zergak ezabatu egin behar dira, luxuzko gaien gainean zerga ezarpen sendoa ezarriz: "Se infiere incalculable el daño que nos han hecho las rentas provinciales en haber gravado la parte más útil de la nación, que son los pobres, en quienes estriban la agricultura y las artes mecánicas, pero no es menor el que nos han ocasionado con el favor hacia los poderosos y ricos, dejando casi exentas las cosas de superfluidad".

Garai berean argitaratutako berak egindako beste idazlan bat Beneficios de tierras incultas. Labor del ganado vacuno izan zen. Ekonomia-gaiei buruzko hainbat egileren lanak ere itzuli zituen.

Madrilen hil zen 1775eko irailaren 28an