Bertsolariak

Arriola, Jose Manuel

Bertso idatzien egilea, Debako (Gipuzkoa) Goikoetxe baserrian 1916ko ekainaren 16an jaioa.

1936ko gerra zibila hasi zenean, nazionalen bandorako errekrutatu zuten. Burgeteko eta Aragoiko fronteetan borroketan parte hartu zuen, eta behin baino gehiagotan zauritu zuten. Zaurien ondorioz, Arrasaten (Gipuzkoa) aguazil lanak eskaini zizkioten gatazka amaitzean. 1939tik erretiroa hartu zuen arte aritu zen han lanean. 1994ko Bertsolari Egunean omendu zuten, beste hainbat bertso-idazlerekin batera.