Politikariak eta Kargu publikoak

Arriola Balerdi, Martin de

Lizentziatua eta magistratua, Donostian jaioa. 1619an Charcaseko (Peru Garaia) Auzitegiko Oidor, 1624an Limako audientziara sustatua izan zen. 1643an Guancabelicako gobernadore zela, herrialde hartako azogue meategiak martxan jarri zituen, galdutzat jotzen zirenak. Bere administrazio laburrean 200.000 kintal ekoitzarazi zituen. Gero Callaoren harresia eraiki zuen. 1646an Quitoko presidente izan zen eta ondoren Indietako kontseilari. 1653an hil zen. Erref. Manterola.