1949an Zarautzen jaiotako gitarrista eta abeslari gipuzkoarra. Donostian hasi zituen musika-ikasketak, eta Madrilgo Kontserbatorioan amaitu zuen gitarra-karrera. Han, José Luis Rodrigoren ikasle izan zen, eta harmonia ere ikasi zuen Félix Santosekin.
Gitarra irakaslea izan da Beasaingo eta Arrasateko musika eskoletan, besteak beste. Donostiako Noveles eta Eibarko "Urrezko Oilarra" abestien jaialdietan sariak jaso ditu, besteak beste. 2002an Kontrasteak diskoa aurkeztu zuen.
